“Marokori erakutsi diogu ondo antolatutako herria garela eta ez duela lortuko gu azpiratzea”

Urriaren 16an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean 'Ibilaldi Berdetik 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin' jardunaldiak burutu dira Alkartasuna, Ezkerraberri eta Iratzar Fundazioek antolatuta Euskal Fondoa eta CMC Fundazioaren laguntzarekin.

Jardunaldietan Marokok Saharako lurretan daraman 40 urteko okupazioaren eta giza eskubideen urraketen errepasoa egin dute hizlariek eta baita Espainiak gatazka horretan duen erantzukizuna gogorarazi ere.

Lehen saioan Mohamed Sidati Fronte Polisarioaren Europarako delegatuak Europako Estatuek Sahararen okupazioan duten erantzukizuna gogorarazi zuen, Espainiar Estatuak besteak beste duen erantzukizuna azpimarratuz. 40 urteren ostean arazoaren muinari heldu gabe jarraitzen duela adierazi zuen. “Ez dugu lortu Espainiak bere erantzukizunari heldu eta urratsak ematea, Portugalek Timorekin egin zuen gisan, esate baterako”, adierazi zuen. Saharako gatazka konpontzeko bidea bere autodeterminazio eskubidea aplikatu eta beren etorkizuna libreki erabakitzen uztea dela gogorarazi zuen.

Horrez gain, herrien eta herritarren 40 urteko elkartasuna eta babesa goraipatu eta eskertu zuen. “Herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa da, zapaltzen gaituen sistema berdina baita guztiontzat.” Europar Batasunaren jarrera ere salatu zuen, beste aldera begiratzen duelako, “gutxi batzuen interesei” men eginez. Europar Instituzioek euren burua merkatuei saldu dietela salatu zuen.

Gehiago irakurri: “Marokori erakutsi diogu ondo antolatutako herria garela eta ez duela lortuko gu azpiratzea”

Jardunaldiak: Ibilaldi Berdeak 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin

2015ko urriaren 16an Saharako Ibilaldi Berdearen 40. urteurrena dela eta jardunaldiak antolatuko dituzte Ezkerraberri, Alkartasuna eta Iratzar Fundazioek eta Alternatibak elkarlanean Euskal Fondoa eta Centre Maurits Coppieters-en laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, Espainiak zein ondoren Marokok Saharan garatu duten kolonizazioaren eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren salaketa egin nahi da, 40 urteotako errepasoa egin eta arazo politikoak jarraitzen duela gogorarazteko. Euskal Herriak herri zapaldu gisa, Sahararekiko elkartasuna adierazi izan du, eta asko dira hala sortutako elkartasun dinamika eta kanpainak. Guzti horien balantze (auto)kritikoa egiteko parada ederra ere izango dira jardunaldiak.

Jardunaldi nagusia urriaren 16an Gasteizko Igancio Aldekoa Kultur Etxean egingo da. Arratsalde osoko jardunaldietan hiru mahai inguru egingo dira hizlari eta gai ezberdinekin. Jardunaldi hauetan parte hartuko dute besteak beste Mohamed Sidati, Fronte Polisarioaren Europako ordezkariak, Carlos Beristain giza eskubideen aldeko ekintzaileak, Hassana Aalia gazte ekintzaile Sahararrak, Nuria Salamé Kataluniako Sahararren lagunen elkarteko kideak, Jesus Garai SEADeko kideak eta Nekane Perez nafar parlamentari ohiak.

Gehiago irakurri: Jardunaldiak: Ibilaldi Berdeak 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.