"Fortalecer los bienes comúnes desde el municipalismo" jardunaldietan izango gara

Apirilaren 15 eta 16an Bartzelonan izango gara "Fortalecer los bienes comúnes desde el municipalismo" izeneko jardunaldietan Roxa Luxenburg Fundazioak eta Barcelona en Comúk gonbidatuta.

Euskal Herritik bost pertsonako ordezkaritza joango gara tailerretan parte hartzeko. Floren Aoiz eta  Gotzon Elizburu Iratzar Fundaziotik, Iosu Lizarralde Sortu/Iratzar Fundaziotik eta Patri Perales eta Oihane Indakoetxea EH Bildutik.

Atxikita duzue programa osoa jarraian.

rosa luxemburg programa1

 

NATOri buruzko koadernoa irakurgai

NATOri buruzko erreferendumaren urteurrena gogoratu eta irakaspenak ateratzeko azken ekimena duzue hau. Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendaria eta Maite Ubiria, Sorturen nazioarteko arduradunaren artikuluekin osatutako kuadernoa.

Floren Aoizek 1986ko kanpainaren testuingurua gogoratu eta kanpainaren arrakastarako gakoak azaltzen ditu. Bere esanetan artikulazio hegemonikoa gertatu zen eta zentzu komunaren lehia garaitu zen, NATO Euskal Herriarentzat ez zela onuragarria ideia normalizatuz.

Maite Ubiriak NATOren sorrerako arrazoien eta ibilbidearen errepasoa egiten du. Eredu atlantista eta Europar Batasunaren arteko lotura azaltzen ditu, NATO inperialismoaren zerbitzura dagoen erakundea dela berretsiz.

Dokumentuak atalean edo hemen klik eginda irakurri eta deskargatu dezakezue kuadermoa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.