Iratzar Fundazioa eta Sortu Alemanian

Iratzar Fundazioko eta Sortuko ordezkariak Alemanian dira, hainbat alderdi, eragile eta ezker eraldatzailearekin loturiko antolakundeekin biltzeko, Rosa Luxemburg Fundazioarekin eta Berlineko hainbat medio alternatiborekin besteak beste.

Atzo bilera bat izan zuten Die Linkeren Turingiako sekzioko bi kiderekin, Christian Schaft parlamentaria eta Turingiako Die Linkeren Presindenta, Suzanne Henning-Wellsowekin.

Bileran politika eraldatzaileen inguruko esperientziak trukatu dituzte, izan ere eraldaketa politikoa eta gizarte mugimenduekiko harremana dira Die Linkeren eta Turingiako koalizio gobernuaren lehentasunak, koalizioa SPDk, Berdeek eta Die Linkek osatzen dute.

 

Ideiak Zabalduz: Hobe geurea, euskal bidea

Eskuragarri duzue jada Ideiak Zabalduz publikazio lerroko hirugarren lana, 2015eko Neguko Unibertsitateko edukiak biltzen dituen azkena. Azken bloke honetan euskal bideaz jardun genuen, Estatu Espainiarreko egoeraz eta ezkerraren bideez jardun ostean aurreko bi blokeetan. Ale honetan, XXI. mendeko independentziari buruzko, estrategia independentistari buruzko eta lurraldetasunari buruzko gogoetak dituzue. Bidea egiteko estrategia egokiak zein izan daitezkeen azaltzen da bertan, zenbait kontzeptu berri edo berritu ekarriz gurera. Hemen deskargatu dezakezue kuadernoa.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.