Jardunaldiak: Ibilaldi Berdeak 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin

2015ko urriaren 16an Saharako Ibilaldi Berdearen 40. urteurrena dela eta jardunaldiak antolatuko dituzte Ezkerraberri, Alkartasuna eta Iratzar Fundazioek eta Alternatibak elkarlanean Euskal Fondoa eta Centre Maurits Coppieters-en laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, Espainiak zein ondoren Marokok Saharan garatu duten kolonizazioaren eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren salaketa egin nahi da, 40 urteotako errepasoa egin eta arazo politikoak jarraitzen duela gogorarazteko. Euskal Herriak herri zapaldu gisa, Sahararekiko elkartasuna adierazi izan du, eta asko dira hala sortutako elkartasun dinamika eta kanpainak. Guzti horien balantze (auto)kritikoa egiteko parada ederra ere izango dira jardunaldiak.

Jardunaldi nagusia urriaren 16an Gasteizko Igancio Aldekoa Kultur Etxean egingo da. Arratsalde osoko jardunaldietan hiru mahai inguru egingo dira hizlari eta gai ezberdinekin. Jardunaldi hauetan parte hartuko dute besteak beste Mohamed Sidati, Fronte Polisarioaren Europako ordezkariak, Carlos Beristain giza eskubideen aldeko ekintzaileak, Hassana Aalia gazte ekintzaile Sahararrak, Nuria Salamé Kataluniako Sahararren lagunen elkarteko kideak, Jesus Garai SEADeko kideak eta Nekane Perez nafar parlamentari ohiak.

Bestetik, Tolosa, Bilbo eta Iruñean ere hitzaldiak egingo dira. Lehenengo hiruretan hizlaria Lih Beiruk, Fronte Polisarioaren EAEko ordezkariak jardungo du eta Iruñean berriz, Mohamed Gailani Fronte Polisarioaren Nafarroako ordezkariak parte hartuko du.

Egitarauak

Vitoria-Gasteiz, Urriak 16 de octubre, Ignacio Aldekoa kultur Etxea

16,00 h- Irekiera. 'El Sahara Occidental a los 40 años de la Marcha Verde' Mohamed Sidati (Fronte Polisarioaren Europako ordezkaria) Moderatzailea: Diana Urrea, eusko legebiltzarkidea

17,00 h – Mahaingurua:  'Los derechos humanos en el Sahara Occidental'  Carlos Beristain eta Hassana Aalia. Moderadoratzailea: Kristina Berasain

18,00 h – Atsedena

18,15 h –Mahaingurua / Mesa redonda: '4 décadas de solidaridad con el Sahara, ¿de dónde venimos y hacia donde vamos?' Núria Salamé (Associacions Catalanes Amigues del Poble Sahrauí- Federació), Jesus Garai (SEAD) eta Nekane Perez (nafar parlamenario ohia). Moderatzailea: Eneko Gerrikabeitia (Mundubat)

19,45- Ondorioak.

20,00 – Itxiera

 

- Tolosa, 2015/10/14, 19,30etan Kultur Etxea

‘¿Cuál es la situación del Sahara a los 40 años de la Marcha Verde?’

Lih Beiruk, Fronte Polisarioko ordezkaria EAEn

- Bilbo, 2015/10/20, 19,00etan Ganbara centro cívico Ibaiondo

‘¿Cuál es la situación del Sahara a los 40 años de la Marcha Verde?’

Lih Beiruk, Fronte Polisarioko ordezkaria EAEn

- Iruña, 2015/10/14, 19:00etan Katakrak liburu denda

‘¿Cuál es la situación del Sahara a los 40 años de la Marcha Verde?’

Mohamed Gailani, Fronte Polisarioko ordezkaria Nafarroan

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.