Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Iruñan

Irailaren 27an Katalunian hauteskunde plebiszitarioak ospatuko dira. Prozesu independentistan inflexio puntu garrantzitsua izango da ezbairik gabe, baina nola iritsi da egoera horretara Katalunia? Prozesuaren gakoak azaltzeko Jaume Lopez zientzia politikoetako irakaslea izango da irailaren 17an Katakraken. Martxelo Otamendi, Susana Erroz eta Ibai Fernandez kazetariek gidatuko dute elkarrizketa sakona eta esan gabe doa, bertaratuko edonork bere galderak luzatzeko aukera izango duela.

 

Honakoak dira Jaume Lopez irakaslearen ikerketa arloak:

- Demokrazia (eta bere hobekuntza) eta bere harremana hiritarrak, subiranotasuna eta komunikabideekin.

- Ekintza kolektiboaren teoriak, kapital soziala eta komunen kudeaketa.

- Azalpen estrategien analisirako zientzia aplikatuen filosofia zientzia politikoetan.

Hitzaldia Alkartasuna, Ezkerraberri, Asociación Cultural Alternativa eta Iratzar Fundazioaren artean elkarlanean antolatu da.

Jaume Lopez Hernandiz Zientzia Politiko eta Administraziokoetan Doktorea da (2002) eta Teoria Politiko eta Sozialean Masterra (1996) du Pompeu Fabra Unibertsitatean, Zientzia Sozialean Filosofian Masterra du London School of Economics and Political Sciencen (1997) eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatua da (1993) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Era berean, Masterra da Dokumentalen Errealizazioan Escola de Cinematografia i Audiovisuals de Catalunyan (ESCAC) (2004).

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.