Korapiloa, Erreforma Politiko garaiari buruzko proiektua martxan

Martxan da Erreforma Politikoaren 40. urteurrena dela eta garatuko dugun Korapiloa izeneko proiektua www.iratzar.eus/korapiloa webgunean. Iratzar Fundazioak iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi ditu bere ikerketa, hausnarketa, eztabaida eta proposamenen formulazio jardueretan.

Francoren Diktaduraren ondotiko urteetan gertatutako prozesua, erreforma edota trantsizioa deitua izan dena, tarte historikoa garrantzitsua da oraingo errealitatearen aurrekariak ulertu eta, era berezian, Euskal Herriaren geroa pentsatzean.

Nabarmena denez, orduan ezarritako paradigma sozio-ekonomomikoa, eredu juridiko-politiko eta ardatz ideologiko-kulturalak krisian daude, Trantsizioaren Erregimenaren krisia sakon eta larriaz hitz egin daitekeelarik. Krisiak, bestalde, iraganari bestela begiratu eta bertsio ofizialak kolokan jartzeko joera areagotu du. Azkenengo hamarkadetan ez bezala, kolokan dago gaur egun Trantsizio Eredugarriaren Mitoa, irakurketa kritikak ugaltzen direlarik, besteak beste, Frankismoaren krimenen salaketari esker.

Gehiago irakurri: Korapiloa, Erreforma Politiko garaiari buruzko proiektua martxan

Kataluniako prozesuari buruz jakin nahi duzun guztia Jaume Lopezen eskutik

Ikusgai duzue jada Irailaren 17an Katakrak liburu dendan Martxelo Otamendi, Ibai Fernandez eta Susana Erroz kazetariek Jaume Lopez politologo katalanari egin zioten elkarrizketa mamitsua. 2003tik hona Kataluniako Printzerrian garatu den prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, irailaren 27ko hauteskundeetan independentistek gehiengo parlamentarioa lortu ezkero garatuko duten bideorriaren gakoak azaldu zituen. Bideo hau Nafar Telebistak grabatu eta emititu zuen oso osorik.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.