Hitzaldia Turkia eta Kurdistango egoerari buruz Hernanin

Asteartean, irailak 22, HDP kurduen aldeko alderdiko Gulizar Tuncer eta Fazil Ahmet Tamer kideak izango dira Euskal Herrian. 19:00etan hitzaldia eskainiko dute Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Turkiaren demokratizazioa eta Kurdistango gatazkaren konponbidea arriskuan jarri dute azken asteetako gertakariek, HDP alderdiaren egoitzen aurkako erasoak tartean, hauteskundeetan emaitza ikusgarriak lortu ostean.

Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Iruñan

Irailaren 27an Katalunian hauteskunde plebiszitarioak ospatuko dira. Prozesu independentistan inflexio puntu garrantzitsua izango da ezbairik gabe, baina nola iritsi da egoera horretara Katalunia? Prozesuaren gakoak azaltzeko Jaume Lopez zientzia politikoetako irakaslea izango da irailaren 17an Katakraken. Martxelo Otamendi, Susana Erroz eta Ibai Fernandez kazetariek gidatuko dute elkarrizketa sakona eta esan gabe doa, bertaratuko edonork bere galderak luzatzeko aukera izango duela.

Gehiago irakurri: Jaume Lopez Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Iruñan

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.