Ideia Zabaldu: Neguko Unibertsitateko ikasgaiak lau haizeetara

Publikazioen lerroan, Ideia Zabaldu ildoko lehen kuadernoak argitaratu ditugu. Lerro honen helburua, Iratzar Fundazioak antolatzen dituen mahai inguru, jardunaldi edo tailerretan esandakoak bildu eta ondorio edo ikasgai politikoak aterata hauek lau haizeetara zabaltzea da.
Lehen publikazio honetan Neguko Unibertsitateko ikasgaiak bildu ditugu. Hiru kuaderno izango dira guztira eta eskura duzuen hau da lehenengoa. Bloke bakoitzaren inguruko kuaderno bat izango da. "Espainiar Estatuaren krisia. Herrien ordua?" kuadernoan Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua, Carles Riera CIEMEN Fundazioko kidea eta Alba Nogueira Galiza Sempre Fundazioko kidearen ideiak bildu eta Euskal Herrirako ikasgai politikoak bildu ditugu.