Hunkituta jaso du Garcia Linerak Txalapartak Iratzar Fundazioaren laguntzaz argitaratutako antologia

Floren Aoiz Iratzar Fundazioko Zuzendaria eta Jon Jimenez Txalapartako editorea “Tiempos Salvajes. A cien años de la Revolución soviética” artikuluaren aurkezpen ekitaldian izan dira. Akal-ek argitaraturik, 1917ko iraultza gogora ekartzen eta zabal gaurkotzen duen lan kolektibo honetan parte hartu du Álvaro García Linerak. Azken honekin batera izan dira ere ekitaldian, Pablo Iglesias eta moderatzaile lanetan Irene Montero. Boliviako estatu plurinazionaleko lehendakariordeak, iraultza prozesu ororen hamabi puntuak aurkezteko baliatu du bere hitzartzea. Eta gure aldetik, parada hau aprobetxatu dugu Álvaro García Linera bera agurtu, Euskal Herria ezagutzera gonbidatu eta Democracia, Estado Y Revolución Txalaparta eta Iratzar Fundazioaren artean argitaratutako bere testuen antologiaren aleak oparitzeko, ilusio handiz hartuak bide batez. 

1977 Amnistiaren urtea- 40 urte geroago

 

 1977 Amnistia urtea- 40 urte geroago iraganari buruzko analisi eta ikerketa LIBURU honetan, errelatoaren eta borroka ideologikoaren auziak haritu nahian, 1977.urtea izan dugu ardatz. Data hartatik 40.urteurrena betetzen den honetan hain zuzen ere.

Urte garrantzitsua izan zen Euskal Herriarentzat eta ezker abertzalearentzat. Erreforma politikoa ezarri nahi izan zuten garaia bereziki bizia izan zen politikoki, antolakuntzari eta mobilizazioei dagokionez; baina zalantzarik gabe 1977.urtea amnistiaren urtea izan zen.

Gehiago irakurri: 1977 Amnistiaren urtea- 40 urte geroago

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.