Iratzar Fundazioak kolonialismoari buruzko eta Kortsikako Elkargoari buruzko bi hitzaldi ziklo antolatu ditu

Iratzar Fundazioak bi eztabaida gaualdi antolatuko ditu apirilaren 10eko astean. Helburua, ideien borrokarako gogoeten elikatzea da, bai ezker abertzaleko militanteen artean, bai eta jendarte zabalean ere. Bata, kolonialismoari buruzkoa izango da, Baionan eta Iruñean. Bertan kolonialismoak egun Frantziar Estatuan oraindik dituen aztarnak aztertuko ditugu. Bestetik, Jean-Guy Talamoni Kortsikako lurralde biltzarreko presidenteak bertako borroka instituzionalaren ibilbidea azalduko du.

Gehiago irakurri: Iratzar Fundazioak kolonialismoari buruzko eta Kortsikako Elkargoari buruzko bi hitzaldi ziklo...

Estatuko ezkerreko fundazio soberanisten topaketetan parte hartu dugu Bartzelonan

Urte amaieran Bartzelonan lehenengo aldiz bildu ginen espainiar estatuko ezker nazionalen hainbat fundazio, Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN)ek gonbidatuta. Kataluniako erakunde honek nazioarteko elkartasuna lantzen du, eta dei egin zien beren burua ezker subiranistan kokatzen duten organizazio politiko eta sindikalei (hauek oso tradizio desberdinak dituztelarik: antikapitalismoa, sozialdemokrazia aurrerakoia, ekosozialismoa edota errepublikanismoa), estrainekoz iritziak elkartrukatzeko.
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.