1977 Amnistiaren urtea-40 urte geroago LIBURUA AGORTUTA

1977 Aministariaren urtea-40 urte geroago liburua agortu da paperezko formatuan. Hala ere, nahi duenak eskuragarri du formatu digitalean, web guneko dokumentuak atalean hemen.

Iraganari buruzko analisi eta ikerketa liburu honetan 1977 urtea izan dugu ardatz 40.urteurrena betetzen den honetan. Urte garrantzitsua izan zen Euskal Herriarentzat eta ezker abertzalearentzat. Erreforma politikoa ezarri nahi izan zuten garaia bereziki bizia izan zen politikoki, antolakuntzari eta mobilizazioei dagokionez; baina zalantzarik gabe 1977.urtea amnistiaren urtea izan zen.

Irakurlea garaiko testuingurura eramango duen lana da, garaiko errepaso historiko baten bitartez: presoak eta kartzelak, amnistiaren aldeko asteak, Txiberta, atzerriratzeak, Askatasunaren aldeko martxak, Monkloako itunak, Euskal Askapen Nazio Mugimendua ber definizioa (ETA, KAS, Altsasuko mahaia, Alternatiba) … Garai bizi horretan bizi eta erakutsien ikerketa-hausnarketa lan kritiko hau ez da iraganari begirada hutsa, orainean eta geroan eragiteko asmoa duen iraganaren irakurketa eraikitzaile eta eraldatzailea da. Etorkizunaren jabe egiteko asmoan uztar dezagun, denok batera, geure iraganaren interpretazio kritikoa.

#40Urteurrena Amnistia Legetik

Uda ostean, erreformarekin konprometitutako alderdiek desmobilizazio estrategia biziagotu zuten. Gizartean sortutako giroak pentsarazten zuen amnistia laster iritsiko zela. Gauzak horrela, amnistiaren aldeko aste bat antolatu zen estatuko nazio guztietan preso politiko guztien askatasuna, erbesteratuen itzulera eta amnistia laborala eskatzen.

Gehiago irakurri: #40Urteurrena Amnistia Legetik

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.