«Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian» izenburupean ikastaroa burutu dugu egunotan Baionan

Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako ikastaro honetan Frantziako Iraultzaz egin den eraikuntza ideologikoa nola gauzatu zen aztertu dugu hainbat adituren eskutik.

Ikastaroan angelu ezberdinetatik landu nahi izan dugu gaia. Historia ikuspegi batetik, zuzenbide ikuspegi, administrazio eta antolaketa ikuspegitik… landu dugu gaia. Euskara ardatz hartuz, Ipar Euskal Herriaren bilakaera politiko, soziala eta instituzionala ulertzeko gakoetan sakonduz.

Asteartean, Egoitz Urrutikoetxea Iratzar Fundazioko kideak Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikak: helburuak eta ondorioak mahai gaineratu zituen. Ondotik, Eneritz Zabaleta Apaolazak, Frantses iraultzaz geroztiko hizkuntza politikaren bilakaera aztertu zuen. Eta Eneko Bidegain Airek, Frantziako Hirugarren Errepublikaren testuinguruan txertaturik, Ipar Euskal Herrian hautabide asimilazionista eta uniformizatzailearen izandako ondorioez jardun zen. Bukatzeko, Dabid Anaut idazle eta euskara teknikariak gidaturik, Frantses Estatu-nazioaren eraikuntza prozesuaren ondorioz, Ipar Euskal Herrian genozidio kultural bat gertatu dela baieztatu al daiteke? Galderari erantzuten saiatu ziren mahai inguruan.

Hurrengo egunean aldiz, Eguzki Urteaga Olanok, Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioaren bilakaera aurkeztu du, Frantses Iraultza garaian euskal probintziak desegin zirenetik gaur arte.

Ikastaroan landutako materiala laster sareratuko dugu eta izango duzue eskuragai.

 

Gaiaz gehiago sakontzeko komunikabideetan agertu dena:

-

 

 

Argazkia: UEU

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.