Hegemonia, artikulazioa eta populismoa - Laclauren ekarpenak eta Euskal Herria

Ernesto Laclauren ekarpenen inguruko liburu honek pentsamendu politikoaren baitako markoak eskaintzen dizkigu: bizi garen garaiaren ulermenerako eta eraldaketa pentsatu eta garatzeko tresna kontzeptual, irakurketa eta proposamen inspiratzaileak.

Demokratizazioaz dihardu, hegemonia eta artikulazioaz, nortasun politikoaren sorreraz eta garapenaz, herriaren eraikuntzaz, esentzialismoaren kritikaz, diskurtsoaz nahiz politikaz (pasio politikoez); betiere, psikoanaliak eskain dezakeen ulermenerako ikuspegi interesgarriaz zeharkaturik.

Iruditzen zaigu gogoeta nahiz ideia inspiratzaileak eta, finean, emankorrak bildu ditugula testu hauetan. Lagungarriak izan daitezke ezker abertzalearen gaur egungo eztabaidan eta berrindartze estrategikoan, baina era berean herri gisa garatu behar ditugun hausnarketa eta praxia eraikitzaile-askatzailean bultzatzeko erregaia ere bilaka daitezke.

Ale honetan, euskarara itzulitako Laclau beraren testu bat eta autore ezberdinen hainbat gogoeta-idazki aurki daitezke.

Nola pentsatu eragile eta mugimendu sozialen eratze politikoa? (…) Nola eraiki artikulazio demokratiko eraldatzaileak betiko goitik beherako edota borroken jerarkizazio ereduak berrezkoitu gabe? (…) Nola eman identitate berrien botere politikoa modu emantzipatzaile baten?” 

 

Fitxa teknikoa  

Ernesto Laclau (Buenos Aires 1935-Sevilla 2014)

Postmarxistatzat jotzen den teorialari politiko argentinarra. Haren liburu ugariren artean, Hegemonía y estrategia socialista eta La razón populista dira aipagarrienak. Essexeko Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Honoris Causa doktorea Buenos Airesko, Rosarioko, Crodobako eta San juango unibertsitateetan.

Laclau agertzen da azken garaietako ezkerraren hainbat eztabaidaren lehen mailan, Butler, Zizek, Negri, Holloway eta erreferente askorekiko harreman-elkarlan eta diskusioak izan dituelarik. Nabarmena da, bestalde, hainbat prozesu politikotan izan duen eragina, bereziki -baina ez soilik- Argentinan

Hizkuntza Euskara
Orrialde kopurua 156
Argitalpena Iratzar Fundazioa
Bilduma Inspirazioak
Egileak  
  Floren Aoiz Monreal, Andoni Olariaga Azkarate, Jon Azkune Torres, Unai Apaolaza Amenabar, Mario Zubiaga Garate, Mikel Urdangarin Irastorza
Prezioa 15 euro
Liburua hemen formatu digitalean. Paperean jaso nahi baduzue eskatu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera

 

Laclauren hegemoniaren eta demokratizazioaren kontzeptuetan sakondu nahi duenarentzat badago material asko sarean, hemen bildu ditugu zenbait lotura interesgarri:

  • Bereziki gurean, eta Nafarroako testuingurura ekarrita, Eguzkiñe Aiesa Andresek burututako lan hau: Aiesa, Eguzkiñe (2016) “Hegemonia kontzeptua Gramsci eta Laclaurengan: Nafarroako hegemoniaren lehiari hurbilpen bat” Inguruak -Soziologia eta Zientzia politikoen euskal aldizkaria. 61: 138-152  Artikulua irakurgai hemen  
  • Elkarrizketa Laclauri Puerto Cultura. Hemen ikusgai 
  • Elkarrizketa Diálogos - Capítulo 29 - Ernesto Laclau - Osvaldo Cherep. Hemen ikusgai
  • Laclauri buruzko erreportaia: Grandes pensadores del siglo XX (2010). Hemen ikusgai
  • Traficantes de Sueños argitaletxeak eta Nociones comunes formakuntza politikorako egitasmoak burututako kurtsoa  ... Laclauren La Razón Populista liburuaren gakoez audioa hemen

*lotura hauek, post honen argitalpen datan erabilgarri daude

Liburua Creative Commons lizentziapean dago: Argitaratutako materiala kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzea posible izango du edonork, beti ere egiletza aitortuz eta edukiak zabaltzeko lizentzia bera erabiliz.  Jakintza, eta bereziki euskarazko pentsamenduaren sorkuntza kolektiboa izatera bidean.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.