1977 Amnistiaren urtea- 40 urte geroago

1977 Amnistia urtea- 40 urte geroago iraganari buruzko analisi eta ikerketa LIBURU honetan, errelatoaren eta borroka ideologikoaren auziak haritu nahian, 1977.urtea izan dugu ardatz. Data hartatik 40.urteurrena betetzen den honetan hain zuzen ere.
Urte garrantzitsua izan zen Euskal Herriarentzat eta ezker abertzalearentzat. Erreforma politikoa ezarri nahi izan zuten garaia bereziki bizia izan zen politikoki, antolakuntzari eta mobilizazioei dagokionez; baina zalantzarik gabe 1977.urtea amnistiaren urtea izan zen.
Irakurlea garaiko testuingurura eramango duen lana da, garaiko errepaso historiko baten bitartez: presoak eta kartzelak, amnistiaren aldeko asteak, Txiberta, atzerriratzeak, Askatasunaren aldeko martxak, Monkloako itunak, Euskal Askapen Nazio Mugimendua ber definizioa (ETA, KAS, Altsasuko mahaia, Alternatiba) …
Garai bizi horretan bizi eta erakutsien ikerketa-hausnarketa lan kritiko hau ez da iraganari begirada hutsa, orainean eta geroan eragiteko asmoa duen iraganaren irakurketa eraikitzaile eta eraldatzailea da. Etorkizunaren jabe egiteko asmoan uztar dezagun, denok batera, geure iraganaren interpretazio kritikoa.
Fitxa teknikoa | ![]() |
||
Hizkuntza | Euskara/gaztelera | ||
Orrialde kopurua | 190 | ||
Argitalpena | Iratzar Fundazioa | ||
Bilduma | Korapiloa | ||
Egileak | |||
Kai Saez de Egilaz, Iñaki Egaña, Floren Aoiz eta Antton Lopez |
|||
Prezioa |
15 euro |
||
Liburua hemen formatu digitalean. Paperean jaso nahi baduzue Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzirik eros dezakezue (*Sortzaileentzat oharra: Sortuk liburua oparituta etxera heltzen ari zaizue) |
Liburuaren AURKEZPENA burutuko da Uztailak 26, 19:00etan Ibarran (Kalera Martxaren baitan http://kalerakalera.eus/)
Korapiloa ezagutzen?
Gertatutakoaren oroimena askatzailea delako... Korapiloa. Gure historia kontatzea beharrezkoa dela uste dugu, beste batzuek trantsizioaren edota espainiar erreforma politikoaren inguruan inposatu nahi diguten errelato bakarraren aurrean Euskal Herriaren memoria historikoa bultzatuz. Korapiloa egitasmoa, egungo egoera eta etorkizuna uztartu nahi dituen egitasmoa zabala. Iraganari buruzko prospekzio ariketak, ikerketa, analisia, hausnarketa nahiz eztabaida bultzatu nahian, denbora-lerroa osatzen goaz eta webgunea euskarri ezberdinez osatzen: garaiko kartel, pegatina, dokumentu nahiz protagonisten testigantzak jasotzen ari gara. Web gunean dituzue ikus gai, korapiloa atalean