Processos constituents al món eztabaida ziklo saioan izan gara

Eztabaida ziklo hauek, munduan zehar azken urteetan eman diren prozesu eratzaileen eta demokratizazio esperientzien ikasketa eta hausnarketa espazio izan dira. Batez ere, herritarren parte hartze prozesuetan sakontzea helburu izan dute. Eta Irakasle nahiz aditu internazionalak izan dira saio ezberdinetan.

Atzo, eztabaida zikloen azken saioa burutu zen, eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen Iratzar Fundazioak. Raül Romeva eta Jaume López izan ziren saioaren hizlari. Hona hemen, azken honek burututako aurkezpenaren harira Ismael Peña Lopez-ek harturiko oharrak euskaraturik (idatzi honen amaieran link-a bi ere badira, egunkariko kronika bat eta saio ezberdinetako materiala eskuragarri daudelarik)

 

Jefferson-ek esan zuenez, iraganeko baloreak etorkizuneko proiektuekin haritu behar ditugu: "belaunaldi bakoitzak bere konstituzioa idatzi beharko luke”

Demokrazia ariketaren baitan ordezkaritza bidezkoa, parte hartzailea eta demokrazia zuzena, elkar osagarriak diren hiru metodologia dira. Demokrazia, erabakiak hartzeko tresna egokienak aukeratzean datza, eta baita aldi berean, arriskuak gainditzeko gaitasunetan ere. Normalean emaitzarik hoberenek, diseinuen egokitasunetik dute asko. Honetan datza demokratizaziorako diseinu egoki baten berebiziko garrantzia. Herritarrentzako prozesu eratzaileak irekitzeko parte hartzea tresna ona da.

Zer espero genezake prozesu eratzaileetatik?

  • Kalitate altuko konstituzio bat, demokraziaren ulermen erreal baten adierazle idatzia da, gehiengoak aitortua.
  • Sistema politiko berri oso bat legitimatzen duen Herritarren burujabetza, duintasun eta emantzipazio ariketa da, demokrazia zuzenaren, parte hartzailearen eta ordezkaritzako demokraziaren indarrak uztartuz. Parte hartzea, kalitatezkoa eta guztien parte hartze erreala bermatuko duena beharko du izan.

Arrakastaren gakoa, aldaketaren beharraren aitortza eta aldaketa hori gauzatu ahal izateko metodologiaren kontzientzian datza.

Bada mundu mailan joera orokortu bat: Demokrazia modu zuzen eta parte hartzaileranzko joera. Honek, ordezkaritza bidezko demokrazian soilik oinarritzen den politika moduetara bueltatzea ezinezko egiten du. Hala ere, emaitzak, aldagarriak dira kasu batzuetan: parte hartzeak ez du halabeharrez kalitatea bermatzen. Diseinuak badu garrantzia.

Munduko sei ikasbide: Islandian, Irlandan, Eskozian, Ekuadorren, Bolibian eta Txilen.

Irlanda

Irlandan, konstituzioaren erreformen gaineko batzorde misto bat eraiki zen; zozketaz hautatutako herritarrek eta politikariek osatutako batzorde misto bat. Emaitza oparoak izan zituen erabaki prozesuan zehar. Ikuspuntu kontrajarriak leundu eta gai konplikatuen gaineko adostasunak ahalbidetu ziren. Konstituzioaren gaineko erreformari buruzko proposamenak nahiz erreferenduma bera ere, diseinu egoki baten berrespena izan ziren.

Bolibia

Biltzar eratzaile bat eraiki bazen ere, aurretiaz, biltzar honetarako loteslea izango zen konstituzio aurretiko erreferendum bat burutu zen, baita konstituzio osteko erreferendum bat ere. Azken hau, gainontzeko erreforma guztiak ez blokeatzeko nahiaren aldera, eztabaida eta bozka errazagoetako jokoan eman zen.

Biltzarrak, edukien gaineko erabakiak hartzeaz gain, metodologiaren gaineko erabakiak hartu behar izan zituen eta azkenean, honek blokeo egoera suposatu zuen. Erabaki egokiagoa litzatekeen metodologia aurrez ezarrian, biltzarra edukiei buruzko hausnarketarako erabilia izatea.

Biltzarraren eta parlamentuaren existentziak legitimitate arazo larria ekarri zuen.

Azken finean, parlamentuko ganbera biek behin betiko testua onartu beharrak, gobernu alderdiaren eta oposizioko alderdien arteko negoziaketa suposatzen zuelarik, prozesu “herritarra” zalantzan jartzea ekarri zuen, parte hartze maila jaitsiz.

Ekuador

Populazio orokorraren %1ak egin zituzten konstituzio erreformarako ekarpenak. Parte hartzea bideratuko lukeen metodologiarik ezak, asko zaildu zituen prozesuaren aurrera pausoak. Gobernu buruaren aldetik egoera hau erabilia izan zen, gobernuaren erabakitze maila justifikatze aldera, eta bide batez, prozesu parte hartzaileen bidez burutzen diren bestelako prozesuak gutxieste aldera.

Islandia

Herritarren nazio foro bat osatu zen, zozketaz aukeratua. Honez gain, hauteskunde prozeduren bitartez aukeratutako batzorde bat ere osatu zen txostenen aurkezpenerako. Konstituzioaren testua ahula eta legitimitaterik gabea da, baldin eta soilik herritarrek, indibiduoek idatziak badira. Baina, herritar eta osatutako batzorde horren elkarlanarekin, dokumentua erreferente bilakatu da. Hala ere, ezin da zuzenki praktikara eraman eta alde batera utzi da.

Txile

Gobernuak, Herritarren Ikuskaritza Batzordea izendatu zuen. Batzorde horien bilera lokalek prozesu eratzaileari izaera deszentralizatua atxiki zion, %1eko parte hartzea izanik 8000 topaketa, hausnarketa eta eztabaidetan.

Herritarren ekarpenak, gobernura eramanak izan ziren. Konstituzio berriaren oinarri gisa definituz.

Oraindik, parte hartze prozesuak ez du bere baitan hurrengo etapei buruzko definizio argirik. Prozesua beraz martxan jarri da, bide orri argirik gabe.

Eskozia

Hausnarketaren zati handiena, demokrazia beraren nozioaren bueltan eman zen.

Ez zen prozesu eratzailerik burutu. Prozesu hau, independentzia erreferendumaren ondorengo markoaren baitan kokatzen baitzuten, balizko estatu propio baten markoan. Hala ere, Eskoziako gobernuak eraketa hitzarmen dokumentu bat idatzia zuen, prozesu parte hartzaile eta inklusibo gisa definituz.

 

Ondorioak

Aberasgarria da prozesu eratzaileen gauzapen errealetan logika, diseinu eta etapa ezberdinak eman direla ezagutzea. Etapa bakoitzak, demokraziaren aspektu zehatz bat azpimarratzen du. Etapa ezberdinen arteko konexioak funtsezko dira. Gauzatutako etapa baten amaierak, bere gain bultzatu eta indartu behar du hurrengoa.

Ezin da, eskubideekiko atzera pausurik eman, ezta ikasitako eta hartutako erabakiengan ere. Hasierako parte hartzeak, nolabait, prozesu osoaren beraren erritmo eta irismenari buruzko informazioa ematen du. Honela, ezberdina litzateke, eta izango da, “aditu” talde itxi batez hasten den prozesua, edo oinarriko masa parte hartze jendetsu batez hasitakoa.

Batzordeetako partaideak ausaz aukeratzeak, orokorrean, aniztasunaren bermea suposatzen du. Batzordeak mistoak izan daitezke (herritarrek eta politikariek osatuak) edo ez (soilik herritarrak, soilik politikariak). Kasuan kasu, beharrezkoa da aniztasuna bermatua izatea batzordeen osaketan. Beste gauza batzuen artean, etapa ezberdinen arteko haria eraikitzeko ahalmena suposatzen du aniztasunak. Ez da Konstituzio berri baten zirriborroarekin hasi beharrik. Laguntzarako dokumentuak (txostenak, etab.) tresna baliagarriak izan daitezke. Hauteskunde konstituziogileak ez dira beharrezko. Prozesu eratzailean zehar legegintzaldia gelditzeko beharrik ez dago. Baina, konstituzioaren amaierako idatzia parlamentuan, edo batzar ofizialean, idatzi izan ohi da.

 

Eztabaida

Jordi Rich: Posible da herritarrek soilik parte hartzeaz harago, prozesua bera zuzentzea ere? Herritarrek erabaki ahalmena izan ahal dute prozesu konstituziogilearen baitan zein gai eztabaidatuko eraman behar diren? Nola bermatu emaitzak lotesleak izatea?

Teresa Forcades: Nola abiatu prozesu eratzaileak aldaketarako indarra argia ez denean? Zer gertatzen da konstituzio erreforma baten beharrarekiko adostasunik ez badago?

 

 

Iturria: Ismael Peña Lopez-ek saioan hartutako eta sareratutako oharrak dira hauek “Notes from the conclusions of the conference cycle Constitutional processes in the world, organized by the Catalan Government, and held in Barcelona, Spain, on 15 June 2017” Ingelesez bere web orrialdean, testu originala

 

Eztabaida zikloen informazio gehiagorako, programa baina batez ere, saioetan jasotako hausnarketen lekuko material idatzi nahiz audiobisuala web orrialde honetan

Azken saio honi buruz Nació Digital atariak argitaratutako kronika

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.