Tranform! sareko begirale gara

Irailaren amaieran, Europako kideen urteko topaketa ospatu zen Vienan eta bertan parte hartzeko aukera paregabea izan genuen.
Transform! Europa mailako eragileen sare ireki bat da, formakuntza politikoren eta analisi kritikoaren esparruetan sakontzen duena. Fundazio, institutu eta izaera ezberdinetako eragileek parte hartzen duten sarea.
Ezkerretik, demokrazia eta eraldaketa sozialaren parametroak dira sare honen zeruertz eta lanketa zio ugari bere gain hartzen du sareak: kapitalaren menderakuntza, injustizia sozialak, patriarkatua, arrazismoa…
Topaketak iraun zituen lanez gainezkako bi egun horietan zehar, sareko eragile ezberdinen ordezkariek 2018ko agenda politikoa konpartitu eta hurrengo ikasturtera begirako Transform! Europaren proiektuez jardun genuen.
Sei zio ezberdinen inguruan garatuko dira proiektuak:
- Europa ezkerreko estrategia
- Estrategia globala eta migrazioa
- Eraldaketa produktiboa
- Komunak
- Gazteak eta kultura
- Historia
Topaketan bertan, sarean sartu eta begiraletza lanean aritzeko egitekoa onartu zitzaion Iratzar Fundazioari. Ilusioz ekingo diogun lan ildoa izango da guretzat!
Gehiago jakin nahi duenarentzat:
Transform!eko web orrialdea hemen
Topaketaren berri hemen:
Argitaratzen dituzten urteroko liburuxkak hemen