“Berlingo Errepublikak” eskuinerantz jo du

Koalizio handiaren gobernuko kideek CDU/CSU (Batasun Kristau Demokratikoa eta Batasun Sozial Kristaua) eta SPDk (Alderdi Sozialdemokrata) hauteskundeak argiki galdu dituzte (%-13,7).

Ardatz politiko honen babesaren galerak alemaniar errepublikaren eszenatoki politikoaren mugitze masiboa dakar. Lurrikarak ohiko indar korrelazioak eta instituzioak gerora ere astinduko ditu.

 

Parliamentary elections 24/09/2017 – second votes – preliminary results
2017 2013
Second votes Second votes
Total number % Diff. to 2013 Total number % Diff. to 2013
in % absolute
Registered voters 61.675.529 - - 61.946.900 -
Voters 46.973.799 76.2 - 44.309.925 71.5 2.663.874
Invalid blank votes 466.942 1.0 -0.3 583.069 1.3 -116.127
Valid votes 46.506.857 99.0 0.3 43.726.856 98.7 2.780.001
CDU 12.445.832 26.8 -7.4 14.921.877 34.1 -2.476.045
SPD 9.538.367 20.5 -5.2 11.252.215 25.7 -1.713.848
The Left 4.296.762 9.2 0.6 3.755.699 8.6 541.063
Greens 4.157.564 8.9 0.5 3.694.057 8.4 463.507
CSU 2.869.744 6.2 -1.2 3.243.569 7.4 -373.825
FDP 4.997.178 10.7 6.0 2.083.533 4.8 2.913.645
AfD 5.877.094 12.6 7.9 2.056.985 4.7 3.820.109
Pirates 173.867 0.4 -1.8 959.177 2.2 -785.310

Nahiz eta galerak izan, Union (CDU+CSU) da hauteskundeen ostean alderdirik indartsuena Alemanian. Datu batzuetan: Alemania osoan CDU eta CSUk bozken %33a jaso dute baina Unionek, 299 hautes barruti guztietan. 2013ko hauteskundeetan baino emaitza okerragoak izan ditu beraz. Azpimarratzekoak dira CDUren bi digituko galerak: Sajonian (%-15,8) , Baden-Wuttenbergen(%-11,3), Sajonia-Anhalt-en( %-10,9) eta Thuringian ( % - 10). Bavierako alderdi anaiak ere bere eskuin kontserbadore programa indartu arren ez du lortu AfDri eustea. Bavieran %-10,5 galdu du eta soilik bozken %38,8a lortu du gehiengo osotik oso urrun. CSUtik eskuinera Bavieran ere AfD ezarri da bozken %12,4arekin

Alemania beste lau urtez Angela Merkelek gobernatua izango da. Unionek, FDP (Liberalak) eta berdeekin “Jamaika” koalizio bat adostu nahi du. Ezinezkoa da botere ekonomikoaren ordezkariek desio duten koalizio liberal hutsa egitea. Berdeek, Merkelen koalizio kide gogokoenak, boto galerari aurre egin diote baina ikusteke dago ea aurreikusten den desregulazio neoliberal eta ondasun banaketa politikari eusten edo ahultzen dion. Edozelan ere koalizio baterako elkarrizketak zailak eta luzeak izango dira.

SPDk errepublika federala sortu zenetik emaitza txarrenak jaso ditu. 2009ko (%23) eta 2013ko (%25,7) emaitzen ondoren oraingoan bozken %20,5 baino ez ditu lortu. Sozialdemokraten porrota duela hilabetetik hona soma zitekeen. Porrotaren neurriak ikusita alderdiaren zuzendaritzari koalizio handia baztertzearen aukera baino ez dio utzi. Oposizioan norabide berri bati ekin nahi dio. Oro har dago erabat kolokan Europako sozialdemokrazia eta krisi programatiko zein organizatiboa sakon batean sartua dugulako. Oposizio izatearen paperak erdietsi du onenean berrasmatze posible bati begira baldintza hobeak izatea.

Die Linkek, berriro hirugarren alderdirik bozkatuena izateko bere helburuan argiki huts egin du baina aldi berean Bundestagean bere historiako bigarren emaitzarik onenak lortu ditu. Zenbaki absolutuak harturik garbi ikus daiteke babes sozialaren hedatzea baina SPD oposizioan izanik baita ezkerreko alderdi sozialistarentzat baldintza politikoak okerragoak izango dira. Die Linkek aurrean dituen erronkak dira alde batetik bere eraldaketa estrategiaren zehaztapena eta bestetik – beste batzuekin elkarlanean- eskuindarren kontrako erresistentzia indarren garapena.

Politikoki azpimarragarri eta esan nahi askoz handiagoa du AfDren gorakadak. Alderdi eskuin populistak bozken %12,6a eskuratu du eta 2013ko hauteskundeekin alderatuz bere emaitzak %7,9an hobetu ditu. Ahal izan du 1,2 milioi ez bozkatzaile mobilizatu, Unioni miloi 1 bat bozka kendu dizkio, SPDri milioi erdi eta Die Linkeri 400.000. AfD da 2017ko Bundestageko hauteskundeetako garailea. 94 diputaturekin hirugarren indarra izango da Bundestag berrian. Eskuin moderno honen desagerpen azkar baten fantasiak ametsak baino ez direla ikusi da. Arrazoi osoz ideia hauek baztertzen ditu Heribert Prantl autoreak egun bizi dugun “barreiaturiko ekaitz hodeiak” kontuan harturik: “Alemaniako eskuin muturrak bere hedapenerako lidergo karismatiko bat behar duen tesi hau ez da zuzena. Europa osoan talka egiten dute elkarrekin, XX. mendeko gerra handien arteko sasoian legez, ideia demokratiko-liberalek eta autoritarioak. Herrialde askotan eskuin mutur taldeak alderdi handi iraunkor bilakatu dira. Polonia eta Hungarian gobernuan daude, Austrian ere laster egon daitezke Urriaren 15ean hauteskundeak baitira. Alemanian uste zen orain arte eskuin mutur potentziala ezin zela aktibatu figura karismatiko baten faltan. AfDren adibideak erakusten du, figura karismatiko hori ez duela behar”

Hauteskundeen azken asteetako medioetako izenburuek eskuin muturraren onarpena bultzatu dute. AfD probestu da berak sortutako hainbat eskandaluz beste edozein alderdirentzat kalte izugarriak izango lituzkeenak. Aurkari politikoek eragina handitu dute ere etorri berri hauenganako nazka adierazpenekin eta AfDren hautesleriaren “establishment” guztiaren kontrako gorrotoa berretsiz. Barne gatazken gainetik AfD indartsu honek Unioneko alderdiei erronka gehiago dakarzkie orain arteko hauteskundeetan FDPri neurrizko bozka kopurua joan baino ez baitzaie. Orobat AfD Bundestagean sartzearekin kultura politikoaren kaltea aurreikus daiteke.

Hauteskundeen emaitzetan ezberdintasun agerikoak daude lander federal berri (DDR ohia) eta zaharren artean. FDPren igoera lander zaharretan oinarritzen da (%12a) ekialdeko landerretan aldiz ia %6 irabazten duelarik. Berdeak eta SPD ahulagoak dira Alemania ekialdean eta Die Linkek bertan babesa galdu du eta garbiki bozken %20ren mugaren azpian geratu da. Ekialdean %17,1eraino egin du atzera eta mendebaldean alderdia %7,2raino hazi da. AfDk ekialdean %20tik gorako babesa jaso du eta mendebaldean %8,5a. Kontuan hartzekoa: AfDren gorakada DieLinkeren kontura izan den ohiko interpretazioa ezeztatu da eta oinarrian AfD ez bozkatzailetatik( %76,2ko parte-hartzea, beste batzuetan baino handiagoa) zein CDU/CSU alderdien bozkaz hornitu da.

Orain arte Merkelen alderdi barruko ahots kritiko ahulek CDUren emaitza kaskarrekin eta AfDren arrakastarekin bere posizioak berretsiak ikusten dituzte. Angela Merkelek eta Union alderdiko buruzagitzak baloratzen dute: Alderdiak jendartearen zentroan eremua irabazten duen heinean eskuin berri batentzat espazioa uzten du libre. Ia ziurtzat jo dezakegun FDPren gobernu sartzearekin banaketa sozialaren larriagotze bat gertatuko da: Liberalek zerraila jarri nahi diote lan baldintzen eremuari (Gutxieneko soldata, Negoziazio kolektiboen derrigorrezkotasuna). Horrez gain, liberalekin “alokairuen galga” delakoaren desagerpena eta desregulazio politikaren azkartzea etorriko da. FDPko bozeramaileek behin eta berriz adierazi dute hauteskunde kanpainan zehar EB zerga politika bateratuaren kontrakotasuna eta are Grezia euro gunetik ateratzeko aukera aipatu.

 

AfD eta ondorioak

Europan zein AEBn duela urte batzuetatik hona eskuin alderdi modernizatuak arrakastatsu dira. Erresuma Batuan Brexit-a, 2016ko Azaroan Donald Trumpen garaipena AEBetan eta eskuin populista alderdien arrakasta Herbehereetan, Frantzian eta orain Alemanian horren adierazpen agerikoak dira. Trump AEBko presidente aukeratua izan zenetik “populismoaren aroaz” hitz egin dezakegu. Eskuin muturra XXI. Mendeko demokraziaren gai zentral nabarmena da. Beranduago baina Alemanian ere joera hori gauzatu da.

Korronte eskuin populistak ezarritako politika konbentzionalaren kontrako mesfidantza erasokor batean oinarritzen da. “Ezarria” esan nahi du: Alderdien sistema, instituzio eta parlamentarismoarekin lotura duena, politikari ezagun eta klase politikoaren harrokeria, interes pribatuen bilaketa ongizate orokorraren aurretik. Ez da gehiago sinesten politikaren lehen lerroan dauden horietan eta bere arazoak konpontzeko gaitasunean. Horren ordez ihesbidea bilatzen da lelo eta errezeta nazionalistetan zeintzuk sinesgarritasuna duten pertsonengatik defendituak dira.

Populisten jomugan daude betiko alderdiak, parlamentu eta politikariak, “establishment”-aren ordezkari tipikotzat hartuak direlarik. Komunikabide, EB eta zuzenbide estatuaren kontrako jarrerak ere har daitezke anti -“establishment” dimentsio horretan. Populismoaren bigarren dimentsioaren ezaugarria da aniztasunaren kontrako jarrera. Monolitikoa omen den herriaren nahi orokorrak harturik ukatzen dira instituzioak, interes aniztasunak eta erabakitzeko bideak. Horren ordez, populismoak bere hirugarren dimentsioa aldarrikatzen du: Politika herriaren nahiei baino ez die erantzun behar.

Eskuin populismoaren indartzea faktore ezberdinen emaitza da. Oinarrian herritarren zati batek duen amorru ikaragarri baten pilaketa dugu. Nazioaren egoera berezituak sistemaren ahuldadearen emaitza dira, ikusmolde kultural autoritarioa zein sozioekonomikoki izandako injustizia eta etsipen esperientziak. Esperientzia hauek indartuak dira aspalditik existitzen diren eskuin populistaren alderdi eta korronteekin.

Eskuin populismoa erreakzioa bat da krisi egoera bizi duen finantza merkatuek jabeturiko jendarte kapitalistari. Alemanian, batez ere AfDko ekialdeko landerretakoek defendatzen dute indar nazionalista”völkisch” izatearena eta herriaren (“Volk” herriaren ikuspegi etnizista edo arrazista batetik hartua da eta erregimen nazional sozialistaren oinarria izan zen) mugimendua bat eratzearena azken hamarkadetan egon omen den esperimentu sozialaren kontra. Saiakera honekin”völkisch” izatea berriro era positibo batean ikusia izan dadin nahi da eta historiaren errebisionismoa bultzatu nahi da ere.

Horrela AfD eskuinerantz lerrokatzen da nazional-“volkisch”(aipatutako esanahiarekin) alderdi bat izateko asmoarekin baina etengabe arazoak ditu eskuin muturreko beste alderdi batzuekin(NPD, tradizio ideologiko nazional-sozialista duena) bere burua mugatzeko.

2015eko udan Alemaniara eta Europako lurralde batzuetara etorritako errefuxiatu kopuruaren handitzearekin, joera xenofobo eta islamofoboek indartze nabaria izan dute AfDn. Era berean establishmentaren kontrako kritika, Europaren kontrako kritika eta multikulturalismoaren ukazioa paper nagusia jokatzen dute. Kanpoko egitura eta instituzio supranazional europarrak ukatzeaz gain AfDren helburua da “Islamizazioa”rekin amaitzea. Migrazio mugimendu globalak eta Europako errefuxiatuen krisiak zatiketa berria argi uzten du: alde batetik herria(Das Volk), komunitate homogeneo, trinkoa, pariotikoa, langilea, benetako aleman moduan adierazia eta bestetik ustelkeriak, parasitoak, herria traizionatzen duen elitea zeinek bere interesa baino ez duen begiratzen. “Herria”(Volk)ren fikzio hori erreferentzia zentrala izango da AfDrentzat. Herri horren “egiazko” edo “benetako interesak” artikulatzeko eta herriaren ahotsa izateko hartzen du alderdiak bere ekinbide nagusitzat.Kanpotarrez, elite ustelen kolonizatzeaz salbatu behar da herria

AfDren Bundestageko hauteskundeen arrakastaren ondoren ere ez dago arrazoirik alderdi hori demonizatzeko edota besterik gabe onartzeko. Eskuin populistaren 2017ko mobilizazio gaitasuna oraindik ere mugatua da eta Alemanian zein Europan politika sozial on eta sinesgarri batekin frenatzeko modukoa. Egoeraren garapena ikusirik Austrian, Frantzian, Herbehereetan eta Italian arriskua dago eskuin populistek eta populistek gai direla europar batasunetik ateratzeko estrategia gauzatzeko adibidez. Italian eta honekin kontrola ezinezko erreakzio kate bat sortu, politika demokratikoak eskuindarren joera honi aurre egiten ez badio bederen.

 

Hauteskunde emaitzen testuingurua

Gaur egungo indar korrelazioen arrazoi bat da - %33a CDU/CSU,k %20,5 SPDrentzat eta %12,6 AfDrentzat- jendartearen gehiengo batek bere egoera sozial eta ekonomikoa positibotzat jotzen duela. Motore ekonomikoak Alemanian eta Europan funtzionatzen du auto industrian gora beherak egon arren eta AEBetako protekzionismo goi puntuan izan arren. Langabezia txikia da. Lan eskaintza zabal baten barruan aldi berean lan mugatu eta ondo ordainduak zein baldintza eskasekoak aurki daitezke. Adineko askok erretiroaren ostean ere lan egiten du geratu zaion erretiroarekin bere bizi kalitatea ziurtatzeko ez duelako nahikorik. Hala ere, alemanen %70etik gora bere egoera pertsonalarekin pozik daude nahiz eta ezkutuko injustizia sozialengandik amorraturik izan.

Hauteskundeetan egondako emaitzak erakusten dute hautesleriaren gehiengoak berriki Rheingold-Institutoak ezaugarritu duen moduko interpretazio tipikoa egin duela: Mundua zatitu dute barneko pribatu idiliko baten, non ondo eta osatuak sentitzen diren. Barne paisaia idiliko horretan badira itzalgune eta argiguneak. Beste aldean amorratzen duen kanpoko mundu krudela: mundu konplexu eta beldurgarria terrorismoa, Brexit, Globalizazioa, Erdogan eta Trumpekin.

Hautesleen zati batentzat duten poztasunaren gainetik badago azpian irabazten duten egonezin bat. Helduen bi heren dudak dituzte bere etorkizunaren inguruan eta uste dute bere seme-alabek zein bilobek bere status soziala mantentzeko arazoak izango dituztela.

Rheingold Institutuarentzat, Joachim Bischoff, Bernhard Müller eta Björn Radke idatzitako ikerketa artikuluan “ Auenland mit Sonne und Schatten” ( Barne idilikoa argi eta itzalekin) luze eta zabal daude azalduak tesi hauek. Ondorio nagusietan zentratuko gara:

  1. Alemania herrialde oparo legez eta beherantz doan herrialde legez bizi da. Bertan haustura soziala irekirik dago.
  2.  Hiritarrek oro har mugaraino gogor egiten dute lan eta beldur dira migrazioa dela eta alemaniar jendartean nekez lortutako posizioa galduko dutela. Errefuxiatuen krisiak egonezin hori indartu du.
  3. Politikarienganako mesfidantza ikaragarria da. Ikaragarrizko amorru horrek hautesleen gehiengo handi bat beldurtzen du baita Alemanian ere ongizate estatua desager daitekeelako. Beldur horrek eragin du orain arte askorentzat “barne balazta” antzeko bat sakatua izatea.
  4. Amorruaren azalaraztea biziki indartu eta artikulatu da batez ere sare sozialetan. AfDk lantzen du sare sozial interakzio masiboen bitartez eta bertan konprometitzen du isolamendu politika irmo batez, berekoikeria nazionalarekin aspaldiko Alemania federalaren naziotasun izaera.

Laburbilduz: Nahiz eta haustele asko aspalditik haserre egon Angela Merkelekin eta CDU/CSUrekin, egonkortasun ezaren beldur aldaketa baztertzen zuten. Hauteskundearen azken asteetan eta hauteskunde egunean antza barne balazta horrek ez du eraginik izan.

SPD, Martin Schluz buru, da hauteskundeen galtzaile nagusia. Sozialdemokraziari- Europako beste hainbat lekutan bezela- faktura pasa diote bere porrota estatu soziala finantza kapitalismoarekin konbinatzeko egindako saiakeran. Europako sozialdemokrazia etengabeko porrotean dago eta joera hau hemen ere baieztatua izan da.

Kapitalismoaren estatu sozialaren modernizazioa luzez izan da SPDren eta europar sozialdemokraziaren marka. Ekonomia pribatuen finantzaketaz langile klasearen eraldaketa eta klase ertain berri baten asmakeria bultzatu du. Europako sozialdemokraziaren ahalegina kapitalismoaren antolaketan hirugarren bide bat landuz desregulazioa, pribatizazioak eta jabetza politikak sozialdemokraziaren baloreak ahaztuz, ez du funtzionatu. Finantza krisiarekin guztiz oker joan da. Segurtasun sozial sistemen berrantolaketak ezberdintasun sozial era berriak sortu ditu.

Hala ere, garai batean non neoliberalismoak eta finantza kapitalismoak lehenago ez bezala guztiz eroso diharduenean, beharrezkoa da estatu sozialak araututako kapitalismoa berrasmatzea. Europako alderdi sozialdemokratei zaila egiten zaie kapitalismo modernoak sorturiko akats sozialei irteerak bilatzea. Orain Alemaniako alderdiak oposizioan izanik lagun lezake perspektibari argitasun gehiago ematen. Horretarako derrigorrezkoa du baina justizia sozialaren baloreetara bueltatzea. SPDren ezkerretara dauden indarrek- parlamentuan zein parlamentuz kanpo- bultzatu beharko lukete prozesu hori barne indarrekin zein presioa eraginez.

 

Bernhard Müller - Sozialismus aldizkariaren erredakzioa

 

 

Oharra: Testua ingelesez irakurgai dago Transform! Sarearen atariak hemen

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.