Errepublika feminista izatea helburu dugulako, M-8an guk ere Euskal Herria geldituko dugu

Aurten Euskal Herriak ere mundu mailako Greba Feministaren erronkarekin bat egin du. Erronka bat baita, erronka handia gainera; ez baitugu lehenago sexu zapalkuntzarekin lotutako grebarik ezagutu Euskal Herrian. Beraz, ikusteko dago herri honetako emakumeok nola erantzuten dugun. Edonola ere, M-8ko Greba Feministak hautsak harrotu ditu bazter guztietan. Eta zalantzarik ez dugu, guztion kontzientzietan aurrera urrats bat ematera behartu gaituela: batzuei sexu zapalkuntzaren izaera estrukturalaz konturatzen hasteko eta beste batzuei feminismorantz hurbiltzeko.