200 urte geroago, Marxek balio du?

Finantzatsunami batek mundu osoko burtsetan lurrikara eragin zuela esan ziguten duela hamar urte jada. Lehman Brothers finantza erraldoia jauzi eta kapitalismoaren oinarrian dagoen merkatu librea agerian gelditu zen. Hamar urteko krisi luzeari hasiera eman zitzaion
Karl Marxek maisuki azaldu zuen, aspaldi, kapitalismoak ziklikoki krisiak eragiten zituela eta horiek ere sistemaren garapenaren parte zirela. Nola da posible krisiak iraunkorki sortzen dituen sistemari buruz funtzionatzen duen bakarra dela esatea?
Ez dago erantzun bakarra, jakina, baina garrantzi erabakigarria du ekonomian ematen diren gertakariak naturaltzat jotzeak eta, ondorioz, ekidin edo molda ezinak izango balira bezala aritzea. Lehenago aipatutako metaforak horren adibide garbiak dira. Krisiaren harira,tsunamiaz, lurrikaraz edo finantza turbulentziez mintzatu zaizkigu aditu ekonomikoak, naturaren fenomeno fisikoak bailiran eta horien atzean ardura pertsonalik ez balego bezala.