Joan den abenduaren 11ean Atenaseko Nicos Poulantzas Institutoak ( NPI) Angela Davisekin antolaturiko konferentzian parte hartu genuen
Atenaseko Nicos Poulantzas Institutoak ( NPI) Angela Davisekin antolaturiko konferentzian parte hartu dugu.
Nicos Poulantzas Institutua (NPI) 1997an sortu zen Synaspismos alderdi politikoak bultzatua. Institutoak Nicos Pulantzas soziologo marxistaren izena darama eta pentsa daitekeenez, espazio honen norabidea zehazten du. Ezkerreko esparruan eta ezkerreko baloretan lerrotuz. Sozialismoaren ideiak zein demokrazia eta askatasunarekin duten konpromisoa zabaltzeko konpromisoa dute.
Bere helburuak: gai eta kontzeptu soziala, ekologiko, politiko eta kultural aurrerakoiekin kontzientzia garatzea eta jendartean sortzen ari diren aldaketak aztertzea da. Oso gertutik lantzen ari dira hiru esparru: TTIP, ekonomia, feminismoa.
Institutua gehiago ezagutu nahi baduzue hemen link-a http://www.enop.eu/en/members/nicos-poulantzas-institute
Angela Davisekin egoteko plazerra ere izan dugu. Nicos Poulantzas insitutuak antolatutako konferentzian hizlari bezala parte hartu zuen, bai eta Greziako feministekin izandako topaketa batean ere. Hainbat gai ikutu zituen mintzaldian zapalketa anitzen analisia bideratuz eta era berean mugimendu eraldatzaileei so eginez: presondegien eta presoen afera sistema kapitalista –klasista- arrazista - patriarkalaren parte, eskuineko gobernuez eta Trumpen administrazioaz, Jerusalem-i buruzko erabakiez, antolakuntza eta borroken arteko lotura edo intersekzionalitateaz, nahiz feminista-queer eta beltza den lidergo mota berri batez, Black lives Matter mugimenduaz.
Greziako egoera bertatik-bertara ezagutzeko parada ere izan da guretzat, eta bereziki Errefuxiatuen egoera ezagutzekoa. Indikadore makroekonomikoen arabera egoera hobetu bada ere, bi zifra kezkagarriak dira: langabeziaren tasa %24 inguru kokatzen dena eta beraz Eurozonaren altuena da eta kanpoko zorra BPGren %176 koa dena.
2015ko udatik Hegoaldeko herrietatik Iparralde aberatserantz gerla, gosete edota klima aldaketak sorturiko ondorioetatik ihesean heldu diren errefuxiatuen olatu ezberdinek bi jarrera kontrajarriak sortu ditu: batak Europako kontzeptuaren muinean aurki daitezkeen erreflexu arrazista aktibatzen du: hesiak eta hormak eraiki dira. Bigarren joeran aldiz, Grezian, baita Europan, elkartasunaren olatu erraldoiak sortu dira. Mobilizapen hori gizartearen susperraldia izateko itxaropena da, "kontinente iluna" bihurtu ez dadin.
Egoera honen aurrean, Penintsulako hainbat tokitan errefuxiatuak lagundu eta bizitzen laguntzeko bideratu diren hainbat gune daude. Horien artean ezagunena Hotel City Plaza da. 7 herrialdetatik iritsitako 397 errefuxiatu bizi dira bertan zazpi pisu daukan hotel okupatua honetan, autogestionaturiko gunea da, eta besteak beste, osasun zerbitzuak,segurtasuna, eskola, jangela, borroka gunea...aurki ditzakegu. Oso interesgarria da esperientzia hau, eta bai errefuxiatuentzat bai eta greziar beraientzat militantzia espazio bilakatu da .http://www.solidarity2refugees.gr