2017 ekitaldiko memoria

2017 EKITALDIKO MEMORIA

1. IRATZAR FUNDAZIOAREN JARDUERA

 

Iratzar Fundazioa 2014/05/15an sortu zen epe mugagaberako. Bere identifikazio fiskaleko zenbakia G75106534 da.

 

Fundazioaren egugo egoitza soziala ondokoa da:

Zuatzu Enpresa Parkea, Easo Eraikina, 4 behea

20018 Donostia

 

Erakundearen helburu soziala honakoak dira:

 

Fundazioaren helburuak bere Estatutoen 5. artikuluan azaltzen dira ondorengoak direlarik: SORTUren oinarri ideologikoak zabaltzea eta hedatzea, independentzia, euskalduntze betea, sozialismoa, askatsunean eta justizian oinarrituriko etorkizun baketsu bat, feminismoa, nazioarteko elkartasuna eta antiinperialista, demkrazia partehartzailea,...

Euskal Herri soberano baten alde, garapen sozialaren alde, demokrazia sakonago baten alde, mundu libre, justu eta solidarioago  baten alde diharduten pertsona eta eragileen lanaren difusioan laguntzea.

Euskal Herriaren aniztasuna errespetatuz bertako herrialde eta herrien arteko harremanak garatzea herritarrak elkar ezagutu daitezen.

Ideia berriak eta eremu ezberdinetako erreflexioak zein ekarpenak jaso eta ezker abertzalerako baliagarriak direnak erabili.

Proposamen berrien zein taldean eragiteko era berrien eztabaida eta ikasketak bultzatzea, etorkizunean gizarte iklusiboa, parekidea, jasangarria eta partehartzaile bat lortzea helburu izanik.

Munduan zehar zein Euskal Herrian beratn, Euskal Herriaren defentsa subiranoaren alde lan egiten duten eta eskubide hau babesten duten eragile sozial, pertsona eta aldedi politkoekin harremanak garatu eta indartzea.

Herrien askapenerako mugimenduekin eta ezkerreko sektoreetako eragile, pentsalari edo estrategekin aliantzak eta harreman sareak sortzea eta elkarbanatzen zein amankomunean ditugun ideia eta baloreen baitan agenda bat eratu eta hedatzea.

Memoria historiko kolektiboa berreskuratzeko tresna bat izatea, dugun ezagutza historiko guztia aktikulatu eta eztabaidagai jarri ahal izateko honek etorkizuneko erronkei ere aurre egiten lagunduko dielarik.

 

2017 ekitaldian zehar buruturiko jarduerak bere helburu sozialetan oinarrituak izan dira. Ez du merkataritza jarduerarik burutu. Fundazioak ez du sozietateen talde bateko partaide.

 

Jarduerek zuzenean fundazioak garatu ahalko ditu edo zuzenbideak onartutako beste eratan ere.

 

Ekitaldi ekonomikoa 2017/01/01an hasten da eta 2017/12/31an amaitzen da.

2. URTEKO KONTUAK AURKEZTEKO OINARRIAK

 

2.1. Irudi Fidela:

 

Fundazioaren kontabilitate erregistroen baitan prestatu dira urteko kontuak. Horretarako, indarrean dauden kontabilitate xedapenak erabili dira, ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen inguruko irudi fidela islatuz.

Irudi fidela erakusteko ez da beharrezkoa izan, salbuespeneko kasua izanda ere,  kontabilitate xedapen legalik ez betetzea.

 

Fundazioaren irudi fidela azaltzeko ez da informazio gehigarririk eskainiko, ulertzen baitugu xedapen legaletan eta kontabilitate printzipioetan oinarritzen garenez, aurrekoa bermatzen dela.

 

2.2. Derrigorrezkoak ez diren eta apliakturi diren printzipio kontableak

 

Ez da bat bera ere aplikatu.

 

2.3. Ziurgabetasunaren balorazio eta estimazioaren aspektu kritikoak

 

Esanguratsuak diren aldaketarik ez dira eman kontabilitate estimazioetan.

 

Fundazioaren etorkizuneko funtzionamenduan eragingo duen ziurgabetasun garrantzitsurik ez dago.

 

2.4. Informazioa alderatzen

 

Atxikiturik doazen egoera finantzarioek, ekitaldi honen (2017) eta aurreko ekitaldiko (2016) kontabilitate saldoak jasotzen dituenak, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak kontutan hartuz  osatu dira.

 

Ekitaldi baten eta bestearen arteko konparaketa erraz egin daiteke, batak eta besteak Balantzearen eta Galdu- Irabazien kontuaren egitura bera erabiltzen abitute.

 

2.5. Hainbat partidatan jasotako elementuak

 

Ekitaldi amaieran, Balantzean, Galdu-Irabazietan zein Ondare Garbiaren Aldaketen egoeran, Fundazioak ez ditu hainbat partidatan jasotako elementu patrimonialak.

 

2.6. Irizpide Kontableetan aldaketak

 

Ekitaldian zehar ez da irizpide aldaketarik eman.

 

2.7. Akats zuzenketa

 

Kontabilitate kontuetan ez da akats zuzenkerik eman.

3. ERREGISTRO ETA BALORAZIO ARAUAK

 

3.1. Ibilgetu ukiezina

 

Kontabilitate Plan Orokorreko 5 eta 6 arauak kontutan hartuz ibilgetu ukiezina erregistratzeko eta baloratzeko irizpideak hartzen dira.

 

Urteroko amortizazio zuzkidura, metodo linealaren bidez kalkulatzen da, legeak merkatu eta zerga eremuan onartzen dituen amortizazio portzentaiak erabiliz.

 

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 0,00 € izan da.

 

3.2. Ibilgetu materiala

 

Ibilgetu materiala bere eskuratze kostuan aurkezten da, hau guztia jasoz: erosketaren faktura, garraio gastuak, asegurua, aduanak (egotekotan), zergak eta instalazio eta abiarazte kostuak, finantza gastuak kontuan hartu gabe.

Handiagotzeek, eraberritzeek, hobekuntzek eta konponketek bizitza erabilgarriaren luzapen bat eragite ez duten bitartean, hauen mantentze gastuak zuzenean Galdu Irabazien kontuan kargatzen dira. Aldiz, bizitza erabilgarriaren luzapena eragiten duten hobekuntza edo eraberritze gastuak ibilgetuaren balioa gehituz kapitalizatzen dira.

Amortizaziorako urteko zuzkidura metodo linealaren bidez kalkulatu da, ondasun bakoitzaren batez besteko bizitza teknikoaren arabera eta merkataritzaren eta zergen arloan legez onargarriak diren amortizazio portzentajeak aplikatuz.

Eskuratutako ibilgetua ondasun erabilia bada, tauletan zehaztutako portzentaiaren bikoitza erabiliz amortizatuko da.

Lursailak eta orubeak ez dira amortizatzen.

Itxitako azken ekitaldian, Galdu-Irabazien kontuan ibilgetu materialaren amortizazioari dagokion zenbatekoa 1.531,26€ izan da, aurreko ekitaldikoa 1.245,53 € izanik.

3.3. Higiezinen arloko inbertsioak

2008ko Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako irizpideen eta definizioaren arabera, hala higiezinen arloko inbertsioak (Lursail eta Ondasun Naturalak eta Eraikinak) nola Sozietatearen ondareari gehitzen zaizkien unean etorkizuneko erabilera finkatuta ez daukaten lursail eta eraikinen arloko inbertsioak 0,00 € eta 0,00 € izan dira hurrenez hurren.

3.4. Trukatzeak

Ekitaldi honetan ez da trukatzerik egon.

3.5. Aktibo finantzario eat pasibo finantzarioak

2008ko KPOeko 8 eta 9 arauek zehaztutako irizpideen arabera  baloratu eta erregistratu dira aktibo eta pasibo finantzarioak.

3.6. Izakinak

Izakinak 0,00 € tan baloratzen dira.

 

3.6. Sarrerak eta Gastuak

Fundazioak izan dituen diru-sarrerak ondorengoak izan dira;

- SORTUk egindako ekarpena: 360.000,00€

- Euskal Autonomia Erkidegoak emandako diru-laguntza: 96.138,39€

- Altxor publikoak: 5.728,00€

- Ekarpen pribatuak: 20.291,30€

3.7. Hornidurak eta kontingentziak

Arriskuetarako hornidura funtsa 0,00 € da.

Une bakoitzean dagoen informazioa kontuan hartuz, hornidurak ekitaldia ixten den egunean baloratuko dira, haien balio eguneratuaren arabera.

3.8. Dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

Kapital subentzioak, subentzionatu den ondasunaren eta bere bizitza erabilgarriaren araberako urteetan zehar sarrera peridiko bat gisa kontabilizatzen dira.

3.9. Alde lotetsien arteko transakzioetan aplikaturiko irizpideak

Erabili den balñorazio irizpidea, arrazoizko balio izan da.

 

  1. 4. IBILGETU MATERIALA, UKIEZINA ETA INBERTSIO FINANTZARIOAK

1. Mugimenduaren azterketa

Ibilgetu material, ukiezin eta ibilgetuaren inbertsio kontuen mugimenduak 2016eko ekitaldian ondorengoak izan dira:

 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materiala

4.982,13 €

1.887,60 €

0,00 €

6.869,73 €

         
 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materialaren Amortizazioa

2.985,35 €

1.531,26 €

0,00 €

4.516,61 €

 

 

Hasierako saldoa

Sarrerak

Irteerak

Azken saldoa

Ibilgetu materialaren B.N.K.

1.996,78 €

0,00 €

0,00 €

2.353,12 €

2. Errentamendu finantzarioa

IRATZARrek ez du inolako arrentamendu finantzariorik, ezta aktibo ez korronteen gaineko antzeko eragiketarik ere.

  1. 5. PASIBO FINANTZARIOAK

5.1. 2017 ekitaldi amaierako zorren mugaeguna

 

 

MUGAEGUNA URTEKA

 

1

2

3

4

5

>5

Guztira

Zorrak kreditu erakundeekin

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00€

Beste Hartzekodunak

26.699,13

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

26.699,13

GUZTIRA

26.699,13

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

26.699,13

 

Bermedun zorren guztirako 0,00€ da.

5.2. 2016 ekitaldi amaieran ordaintzeke dauden maileguak

Fundazioak ez du ez ordaintzerik egin 2017 ekitaldian zehar.

  1. 6. ONDARE GARBIA

6.1. Baloreak

Fundatze zuzkidura 30.000,00 €k osatzen dute.

6.2. Erabilgarritasunaren mugak

Erreserben erabilgarritasuna ez da mugatzen, baina legeak edo estatutoek horrela badiote mugatu egingo litzateke.

 

  1. 7. EGOERA FISKALA

7.1. Irabazien gaineko zergak

IRATZAR sozietateen gaineko zergatik salbuetsia dago.

7.2. Beste zerga batzuk

FUNDAZIOAK ez du bestelako zerga fiskalik ordaintzen.

Soil-soilik, eta hala balegokio, PFEZa ordainduko luke bere jardueraren barnean profesionalekin izan litzakeen harremanengatik.

  1. 8. LANGILEAK

Batezbesteko langile kopurua ondorengoa izan da;

 

Langileen batezbesteko kopurua

2017

2016

BATEZBESTEKO ENPLEGUA

8,65

7,50

SORTUren 2017ko urtarrilaren 21eko kongresuaren ostean, IRATZAR FUNDAZIOAk ber estatutuak birmoldatu ditu, horrekin batera aurreko patronatuko patronoen kargu-uztea eman zen eta patronatu berria sortu zen.

 

Egun patronatuan bost patrono ditu Fundazioak:

 

- Julian Angel Zabalo Garcia, lehendakaria

- Sonia Jacinto Garcia, idazkaria

- Jone Etxeberria Agirre

- Iñaki Egaña Sevilla

- Jon Azkune Torres

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.