[PUBLIKAZIOA] Nafarroa Garaiko aldaketa: irakurketa, gakoak eta erronkak

2015eko maiatzeko hauteskundeek aldaketa nabaria ekarri zuten Nafarroako kartografia instituzionalean, Franco hil ondotik nagusitutako bi indar nagusiak instituzio mailako boteretik ia kanpo gelditu zirelarik. Zaila zirudien arren,  ibilbide, estrategia eta kultura ezberdinetako indar eta pertsonek bat egin zuten aldaketa gauzatzeko. Bat egite hori ,ordea, ez da tentsio eta erronkarik gabeko hautua. Aldaketaren etorkizuna irekirik dago, oztopoak nahiz zailtasunak agerian gelditzen ari direlarik.

Erregimenaren erorketatik urte betera, Iratzar Fundazioak uste du euskal politikagintzan gertatu den gertakaririk esanguratsuenetarikoa izan dela.

Ikusi hemen fitxa.

Deskargatu hemen kuadernoa.

 

Gehiago irakurri: [PUBLIKAZIOA] Nafarroa Garaiko aldaketa: irakurketa, gakoak eta erronkak

[PUBLIKAZIOA] Kurdistango herriaren borroka eta Konfederalismo Demokratikoa

Kurdistango egoera azken urteotan puri-purian dago. Rojava-ko iraultza, Estatu Islamikoaren eragina eta horren aurkako borroka, Turkiako Gobernuak alde bakarreko su etena saboteatzeko egin duen lana eta salbuespen egoera, HDPren esperientzia eta bere aurkako erasoak… Ekialde Hurbileko testuingurua eta baldintzak kontuan izanda, Abdula Oçalan PKKren liderrak Konfederalismo Demokratikoaren proposamen estrategikoa
mamitu zuen duela urte batzuk. Zer da, ordea, proposamen hori? Zergatik halako proposamena? Euskal Herriarentzako ikasgairik atera ote genezake?

Kurdistango borroka ezagutzeko eta galdera horiei erantzuteko lau ekarpenok ekarri ditugu gure kaietara: Txente Rekondo, Dilar Dirik, Joost Jorgenden eta Giovanni Giacopuzzi.

Ikusi hemen fitxa.

Deskargatu hemen kuadernoa.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.