[PUBLIKAZIOA] Kurdistango herriaren borroka eta Konfederalismo Demokratikoa

Kurdistango egoera azken urteotan puri-purian dago. Rojava-ko iraultza, Estatu Islamikoaren eragina eta horren aurkako borroka, Turkiako Gobernuak alde bakarreko su etena saboteatzeko egin duen lana eta salbuespen egoera, HDPren esperientzia eta bere aurkako erasoak… Ekialde Hurbileko testuingurua eta baldintzak kontuan izanda, Abdula Oçalan PKKren liderrak Konfederalismo Demokratikoaren proposamen estrategikoa
mamitu zuen duela urte batzuk. Zer da, ordea, proposamen hori? Zergatik halako proposamena? Euskal Herriarentzako ikasgairik atera ote genezake?
Kurdistango borroka ezagutzeko eta galdera horiei erantzuteko lau ekarpenok ekarri ditugu gure kaietara: Txente Rekondo, Dilar Dirik, Joost Jorgenden eta Giovanni Giacopuzzi.
Ikusi hemen fitxa.
Deskargatu hemen kuadernoa.