[ESKOLA POLITIKOA] Sabuespenezko espetxe legediaz irakurketa bat

Titulu horrekin eskaini zuen Donostian ostegunean Iratzar Fundazioak antolatutako hitzaldia Iñigo Iruin abokatuak. Hitzaldiaren helburua 35 urte Audientzia Nazionalean lanean daramatzan jurista honen ekarpena jasotzea zen. Ekarpena, bide juridikoei eta horiek euskal preso politikoak etxeratzera bidean egin ditzaketen zirrikituei buruz.

Iñigo Iruinen arabera, erabilgarria, eraginkorra eta beharrezkoa da lan juridikoan indarrak biderkatzea. Abokatu baten ikuspegia baina baita pertsona politiko batena ere, orain inoiz baino beharrezkoago ikusten du lan juridikoa egitea borroka eremu bat gehiago bezala.

Hemen duzu Berriako kronika.

Hemen irakur dezakezu GARAko kronika.

Gehiago irakurri: [ESKOLA POLITIKOA] Sabuespenezko espetxe legediaz irakurketa bat

NATOren aurkako borrokari buruzko esperientzia Bruselan

GUE/NGL taldeak Europako Parlamentuan NATOri buruzko jardunaldiak egin ditu aste honetan THERE IS AN ALTERNATIVE – NO TO NATO titulupean. Bertan izan da Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariarekin batera Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendaria Euskal Herrian NATOren aurka burutako borroka esperientzia azaltzen.

Bertan, besteak beste, 1986ko erreferendumean Euskal Herriak aliantza militar atlantikoari emandako ezezkoa gogoratzearekin batera, 30 urte geroago euskal herritarron hitza ez dela errespetatu gogorazi du Aoizek. Horren adibide argiena gisa jarri du Bardeako Tiro Poligonoak martxan jarraitzen duela nafarren gehiengoaren iritziaren kontra. Alta, erreferendum hartako garaipenaren ondorioz, Euskal Herriko kultura politikoan antimilitarismoa eta antibelizismoa errotu zela gogoratu du.

Barruan duzue hitzartzea osorik (gazteleraz).

Gehiago irakurri: NATOren aurkako borrokari buruzko esperientzia Bruselan

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.