[PUBLIKAZIOA] Nafarroa Garaiko aldaketa: irakurketa, gakoak eta erronkak

2015eko maiatzeko hauteskundeek aldaketa nabaria ekarri zuten Nafarroako kartografia instituzionalean, Franco hil ondotik nagusitutako bi indar nagusiak instituzio mailako boteretik ia kanpo gelditu zirelarik. Zaila zirudien arren, ibilbide, estrategia eta kultura ezberdinetako indar eta pertsonek bat egin zuten aldaketa gauzatzeko. Bat egite hori ,ordea, ez da tentsio eta erronkarik gabeko hautua. Aldaketaren etorkizuna irekirik dago, oztopoak nahiz zailtasunak agerian gelditzen ari direlarik.
Erregimenaren erorketatik urte betera, Iratzar Fundazioak uste du euskal politikagintzan gertatu den gertakaririk esanguratsuenetarikoa izan dela.
Ikusi hemen fitxa.
Deskargatu hemen kuadernoa.
Koaderno digital honen bitartez Nafarroako ezker abertzaleko kide esanguratsuak diren Adolfo Araiz, Miren Zabaleta eta Floren Aoizen arteko mahi-inguruaren elkarrizketak aurkezten dizkizuegu. Eztabaida zuzentzeko ardura Maite Sabaltzak izan du, zein berriki Sorturen zuzendaritza talde berrira sartu den.
Nafarroako aldaketari buruzko koaderno honen bigarren zatia Iratzar Fundazioaren hausnarketa bati dagokio, zeinetan modu labur batean Nafarroan Espainia betierekoaren erregimena desalojatzea lortu zuen aldaketaren 10 gako plazaratzen diren.