[KORAPILOA] 1977ko gertakariak Denbora Lerroan

Iratzar Fundazioak ,aurreko urteetako dinamikari jarraituz, KORAPILOA egitasmoa elikatzen jarraituko du webgunean. Izan ere, guk gure historia kontatzea beharrezkoa dela uste dugu, beste batzuek trantsizioaren edota espainiar erreforma politikoaren inguruan inposatu nahi diguten errelatoa errefusatuz eta Euskal Herriaren memoria historikoa bultzatuz.

 

2017 urte honetan 40. urteurrenak aprobetxatuz 1977 urteari errepasoa egingo diogu. Urte hartako gertakari garrantzitsuenak gogorarazteko asmoz, hilabetero denbora-lerroa osatzen joateaz gain, webgunea garaiko kartel, pegatina, edo dokumentu ezberdinez osatzen joango gara. Era berean, garaiko gertakari garrantzitsueni buruz hitz egiteko, garaiko protagonistekin audio nahiz bideo grabazioak egingo ditugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.