[KORAPILOA] 1975-2015, korapiloaren aurrean, euskal haustura demokratikoa!

[entzun Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendariari Info7 Irratian eginiko elkarrizketa]
Duela 40 urte hil zen, gaixotasunak jota, Francisco Franco, 1936ko estatu kolpe faxistaren ondorioz ezarri zen diktaduraren burua. Hitler edo Mussolini ez bezala, inork ez zuen Espainiaren Kaudilloa agintetik kanporatu. Bigarren Munduko Gerlaren irabazleek ez zuten frankismoa erori arazi. Alta, Mendebaldeko eragileen babesari esker iraun zuen lau hamarkadaz. Are makurrago, laguntza horrek ahalbideratu zuen frankismoak berak bere ondorengo erregimenerako trantsizioa diseinatu eta lotu izana.
Helburu bat partekatzen zuten estatu frankistak, atzean zeuden espainiar eliteek eta nazioarteko tutoreek: gainezkapen demokratikoa eta eredu sozio-ekonomikoaren aldaketa galaraztea. Gauzak horrela monarkiaren errefusa, frankismoaren kriminalen zigorra, estatu aparatuen garbiketa, mendebaldeko esparru kapitalista-inperialista mailako uztarketaren kolokan jartzea eta herrien autodeterminazio eskubideak marra gorriak ziren. Garaian “haustura” gisa ezagutzen zen alternatiba ereduaren oinarriak, hain zuzen.
Gehiago irakurri: [KORAPILOA] 1975-2015, korapiloaren aurrean, euskal haustura demokratikoa!