Neguko Unibertsitatearen aldizkaria publikatu dugu
Neguko Unibertsitatean jasotako ekarpenak modu irakurterrazean zabaltzeko asmoz, aldizkaria osatu dugu. Bertan, saioen kronikak biltzeaz gain, protagonista batzuen artikuluak bildu ditugu. Baita Hasier Arraizi Euskal Bideaz, herri mugimenduaz, Fronte Zabalaz eta abar egindako elkarrizketa mamitsua ere. Hemen deskargatu dezakezue nahi izan ezkero.