Izaskun Larreategi erreforma politikoaz. Elkarrizketa osoa.

Ezin izan dugu lana behar bezala amaitu. Galiza Sempre eta CIEMEN fundazioekin batera soberanismoak erreforma politiko garaian Espainiar Estatuaren demokratizazioan egindako ekarpena lantzeko proiektua dugu esku artean. Horren harira Euskal Herrian Izaskun Larreategiri eta ezker abertzaleko beste hainbat militanteri elkarrizketa sakonak egin genizkien iazko uztailean. Esku artean galdetegi are sakonagoa geratu zaigu ordea Izaskuni egin gabe Korapiloa proiekturako. Azaroan egitekoak ginen baina diagnostikatu berri zioten minbiziaren ondorioz, sendatu arte atzeratu genuen zita. Gure artetik joan zaigu ordea. Hortaz, bere omenez, uztailean grabatutako elkarrizketa osoa publikatzea erabaki dugu, ongi azaltzen delako bere pentsamendu politikoa, sintesi gaitasuna eta izaera militantea. Txomin, Argala eta beste batzuen artean izar berria piztu da. Garaipen egunera arte Izaskun.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.