Izko: "Sortuk gogoeta komunak bultzatu nahi ditu"

Hausnarketa sakon eta zabala egin nahi dugu, era iraunkorrean, eta Neguko Unibertsitatea Sorturen ekarpena da denon artean egin beharreko hausnarketa horretan.

Une garrantzitsua da nazioarteko esparruan eta gertuen dugun agetokietan eta ongi erantzun behar dio errealitate honi. Horretarako, bi mailatako hausnarketa bultzatu nahi dugu, batetik, nazioarteari begira, munduan eta batez ere esparru gertuenetan gertatzen ari dena aztertzeko, eta guzi hori aintzat hartuta, gure herriari begira.

Aldaketa handiak atzematen ari dira munduan: polaritate anitza, poterearen inguruko lehiak, presioak, gatazkak, estatuen lerrotzea, Europaren krisi sakona, Estatu Batuak eta Europaren arteko Itun Komertzial berria... Hau dena aintzat hartu behar dugu.

Kapitalismo neoliberalaren erasoa erraldoia da eta dena aldatzen ari da. Miloika lagunen bizitza eta lan baldintzak pikutara doaz, pobrezia zabaltzen da nonahi gutxi batzuen aberastasuna biderkatzen delarik: mundua gero eta injustoagoa da, ezberdintasunak gero eta handiagoak. Joku arauak ere aldatzen ari dira eraso honen ondorioz, politika kapitalen menpe dagoelarik.

Gauzak horrela, jendeak erreakzionatu egin du erasoaren aurrean, era ezberdinetan, eragile berriak, protestak, alternatibak Amerika Latinan eta beste hainbat lekutan, eta, era berezian, estatua eta soberania berrirakurtzen ari dira: argi dago estaturik gabe ez dagoela eraso honen aurrean eta mundu mailako aldaketan bizizauterik!

Haserrea, mugimendu berriak eta Eskozian eta Catalunyan gertatzen ari dena testuinguru honetan kokatu behar dira. Nabarmena da espainiar eta frantziar estatua krisi larrian daudela, eta batez ere ez direla euskal herritarrondako tresna onuragarriak. Euskal Herrian pentsatu behar dugu non kokatu nahi dugun gure burua eta nora joan nahi dugun. Menpekotasunak kalte egiten digu, egoerra honetan, soberania berreskuratu behar dugu eta demokrazia eta justiziaren aldeko mundu mailako mugimendu anitzan parte hartu behar dugu.

Guzti honen inguruko hausnarketa egin beharra dago Euskal Herrian, geure bidea hartzeko, eta Sortuk gogoeta komunak bultzatu nahi ditu ekarpen honen bidez.

Gehiago...

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.