Herrien garaia izan behar da

Carles Riera (CIEMEN) eta Alba Nogueirarekin (Galiza Sempre) Neguko Unibertsitatean izandako hitzaldi sortan, azkena izan zen atzo Hernanin egindakoa. Honako honetan Natzar elkartearekin batera elkarlanean antolatutako saioa izan zen. Aurreko saioetan subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea eta haustura demokratikoaz eta Espainiako Estatuaren krisiaz jardun ostean, atzo egoera honen aurrean egin beharreko funtsezko galdera baten bueltan aritu ziren hausnarketak konpartitzen Sabino Cuadrarekin batera (Amaiur): Herrien garaia al da? Biteriko areto nagusia ia beteta, gustura geratu ziren herritarrak hausnarketokin.

20150128 192940

Herrien ordua ote da? Alba Nogueirak zalantzan jarri nahi izan zuen espero zitekeen baiezko erantzuna. Dilema bat dugu konpontzeko globalizazio basatia eta, demokrazia eta burujabetzaren artean galiziarraren ustez.

“TTIP akordioa ikusi behar da esate baterako. Edo Europako Banku Zentralak Greziako hauteskundeak baino hiru egun lehenago hartutako erabakiak. Korporazio handien garaia izan liteke, edo horretan ari dira gutxienez eliteak eta neoliberalismoa.”

Izan ere, EBZ edo Troika bezalako erakundeek duten boterea handia dela gogorarazi eta herritarrok horren kontrolik ez dugula gaineratu zuen Nogueirak. “Euren programak espekulatzaileei egiten die mesede.

Nogueiraren ustez TTIP herrien orduaren ukazioa da eta arrazoia ez da arantzelak ezabatzea soilik. Herritarrek hautatutako parlamentuek onartutako lege babesleak kentzea da helburua, korporazioen inbertsioek arauen mugarik izan ez dezaten. Hala gertatzen ez bada milioika eurotako indemninazioak eskatu ditzaketela gogorarazi zuen. Korporazioak dira beraz garaile eskema horretan.

Alta, herrien ordua izan behar da Nogueiraren ustez, eraso horiei aurre egiteko. “Latinoamerika da eredu horretan. Antzeko klausula abusiboei aurre egiteko euren herrien burujabetzan sakondu dute demokrazia sakonduz.”

Herriok gizateriaren garapenari ekarpena egin behar diogu

Rieraren ustez krisi global garaiak dira gaurkoak eta gehiagora joango da gainera. Krisi horiek herriek bereziki sufritzen dituzte. Beraz, “aldaketaren protagonistak dira herriak eskala globalean zein lokalean.”

“Herrien eta oligarkiaren, herrien eta zapaltzaileen arteko dialektika izaera dramatikoa eta agresiboa hartzen ari da” Rieraren ustez. Munduari begiratua emanez, “gatazken munduko mapan alde guztietan eskubide kolektibo zapalduak ikusten ditugu. Estatu zapaltzaile batek herrien subiranotasuna zapaltzen du.”

Gatazka hauek “eskubideen aitorpen demokratikoa onartuko duen konponbideak, munduan bakearen inguruan eratutako kultura berri bat eratuko luke. Demokraziaren, politikaren eta eskubideen sakontzea ekarriko luke.”

Herrien zeregina da beraz, Rieraren ustez, kalitate politikoa eta demokratikoaren hobetzea. “Lehen lerroko protagonistak gara zentzu horretan. Interes lokalaz gain, globala du. Hori da gizateriari egin diezaiokegun ekarpena.”

Nogueirak bezala, Latinoamerikako adibidea jarri zuen kataluniarrak. “Bolibiak esaterako Estatuaren birsortzean ekarpen handia egin du. Demokrazia eredu berria asmatu dute euren tradizio eta sustraitetaik berrikuntza ekarriz.” Kurdistanen ekarpena ere aipatu zuen Rierak bai lurraldetasuna lantzeko ereduan, nazioaren kontzeptua lantzeko ereduan eta gizarte antolaketan. “Kobaneko iraultza erreferentzia izango da berrikuntzaren ikuspegitik.”

Gizateriaren garapenean paper handia dute beraz herriek. Alta, hainbat krisi sakonetan murgilduta gaudela gogorarazi zuen. Demokraziaren krisia (atzeraka doa oligarkiaren mesedetan), kapitalismoaren krisia (eliteak aberasten ari dira herri sektoreak kaltetuz), garapen eredu (errekurtsoak desegiten ari dena eta sozialistok ere zuzenean interpelatzen gaituena)eta estatu-nazio ereduaren krisia egitura politiko gisa. Entzule baten ekarpenaren bidetik, patriarkatuaren krisia ere azpimarratu zuen, aldaketa feminista izango dela edo ez dela izango gogoraraziz.

Krisi horiek demokrazia berrasmatzera bultzatzen gaituzte Rieraren ustez. Espainian krisi horiek izaera partikularra hartzen dutela azaldu zuen Rierak Barakaldon egindako gisan. Zentzu horretan herriok gure Estatuak eraikitzetik egin behar diegu aurre krisi horiei Rieraren ustez. Estatu berri bat eraikitzeak suposatzen duen orri zuria baino aukera hoberik ez delako demokrazia, nazioa eta eredu sozioekonomikoa berrasmatzeko. “Hori da gure ekarpen solidarioa munduarentzat, berrikuntzak ekarriz.”

Alta, ez da hurrengo egunaren zain egon behar. Ekarpen hori borroka prozesuan bertan egiten dela adierazi zuen. “Herrien garaia beharrezkoa da guretzat eta munduarentzat eta hau ez da soilik Espainiatik deskonektatuta lortuko. Hori da lehen urratsa baina ondoren etorri beharko dira EB, NATO, TTIP eta antzeko erakunde zein araudietatik deskonekxioa.”

Lehen haustura behar da

Sabino Cuadrak ohikoa duen hitz jarioaz eta tonu tarteka satirikoaz heldu zion gaiari. Cuadraren ustez, egoeraren ezaugarri nagusia ezegonkortasuna eta etengabeko aldakuntza da. “Testuinguru honetan ideiak birkokatu behar ditugu.”

Nafarraren ustez, “herrien subiranotasuna txikitu nahi dute tratatuen bidez. EB botere finantzarioentzat makina bilakatzen ari da.” Aspaldi galdu ziren Europa sozialaren promesak Cuadraren ustez.

Horren aurrean ate batzuk ireki eta beste batzuk itxi behar direla esan zuen. “Ateak ireki askatasunei, independentziari. Ateak itxi neoliberalismoari, inposaketei. Al veneno y al puñal.” Zentzu horretan matizazioa egin nahi izan zuen. “Ez da soilik herrien ordua. Baita herritarrena ere.”

Egoera iraultzeko hiru ardatz planteatu zituen Cuadrak: demokraziaren erradikalizazioa, askapen prozesua eta prozesu soziala lotzea eta munduko herriekin elkartasuna.

Lehenengoari helduz, Cuadraren ustez “Estatu eredu berria eraiki behar dugu. Herritarrongandik urrun dagoen Estatua eraikita gaizki goaz. Estatu munizipalista eraiki behar dugu. Oinarri gehiago eta altura gutxiago.” Finean, herritarren parte hartzea sustatu eta kontrol mekanismoak jarriko dituena.

Bestetik, aspektu kultural eta identitarioen defentsaz gain, bizitza onean oinarrituko den jendarte eredua nahi dugu nafarraren ustez. “Ez lehian oinarritua, baizik kooperazioan. Ez diruzalea, baizik solidarioa.” Norabide horretan burujabetzan oinarritutako eredu ekonomikoa bultzatu behar da.

Hirugarren elementuari helduz, zuhaitzarekin konparatu zuen Euskal Herria. “Sustrai sendoekin eta adarrak mundura.”

Espainiako Estatua estatu krisi sakonean dagoela eta hori ez dela “zerutik erori” gogorarazi zuen. “Gure borrokekin eragin dugu krisiaren sakontzea. Greba orokorrak, M15, mareak eta azkenik prozesu katalana torpedo galanta izan da.” Egungo egoera duela lau urte imaginatu ezina zela esan zuen Cuadrak eta egun tertulia guztietan hitz egiten dela erreformaren beharraz. “Arazoa kastatik harago, erregimenean baitago: PP eta PSOE, sindikatu estatalak, polizia, ejertzitoa, oligarkia eta komunikabideak.”

Beraz, “bigarren trantsizioa ez, lehenengo haustura da behar duguna. Prozesu eratzaileez pluralean hitz egin behar da. Eta erabakitze eskubidea ez da norbaitek ematen duen kontzesio politiko bat. Praktikan gauzatzen den kontua baizik.”

Izan ere, Espainiako ezkerrean ateratzen ari diren jarrera berrien aurrean “Espainia plurinazionalaz hitz egiten duten horiek”, aurrerapausoa da baina sakoneko arazoa ezkutatzen dute. Herrien erabakitzeko eskubidea. Hori onartu gabe ez dago hausturarik Cuadraren ustez.

Euskal Bidea da beraz jorratu beharrekoa haustura hori gauzatzeko. Alta, “ereduen atzetik ibili ordez gurea egin behar dugu. Guretzat eredu direnek ere, euren tradizio eta testuinguruan oinarritutako berrikuntzekin egin bait zuten euren bidea.” Laburbilduz, “kopiatu ez, ikasi bai.”

Amaitzeko, gazteria eta herri sektoreak independentismora erakartzearen garrantzia gogorarazi zuen. “Independentzian etorkizun hobea proiektatu behar da.”

Carles Riera (CIEMEN) eta Alba Nogueirarekin (Galiza Sempre) Neguko Unibertsitatean izandako hitzaldi sortan azkena izan zen atzo Hernanin egindakoa. Aurreko saioetan subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea eta haustura demokratikoaz eta Espainiako Estatuaren krisiaz jardun ostean, atzo egoera honen aurrean egin beharreko funtsezko galdera baten bueltan aritu ziren hausnarketak konpartitzen Sabino Cuadrarekin batera (Amaiur): Herrien garaia al da? Biteriko areto nagusia ia beteta, gustura geratu ziren herritarrak hausnarketokin.

Herrien ordua ote da? Alba Nogueirak zalantzan jarri nahi izan zuen espero zitekeen baiezko erantzuna. Dilema bat dugu konpontzeko globalizazio basatia eta demokrazia eta burujabetzaren artean galiziarraren ustez.

“TTIP akordioa ikusi behar da esate baterako. Edo Europako Banku Zentralak Greziako hauteskundeak baino hiru egun lehenago hartutako erabakiak. Korporazio handien garaia izan liteke, edo horretan ari dira gutxienez eliteak eta neoliberalismoa.”

Izan ere, EBZ edo Troika bezalako erakundeek duten boterea handia dela gogorarazi eta herritarrok horren kontrolik ez dugula gaineratu zuen Nogueirak. “Euren programak espekulatzaileei egiten die mesede.

Nogueiraren ustez TTIP herrien orduaren ukazioa da eta arrazoia ez da arantzelak ezabatzea soilik. Herritarrek hautatutako parlamentuek onartutako lege babesleak kentzea da helburua, korporazioen inbertsioek arauen mugarik izan ez dezaten. Hala gertatzen ez bada milioika eurotako indemninazioak eskatu ditzaketela gogorarazi zuen. Korporazioak dira beraz garaile eskema horretan.

Alta, herrien ordua izan behar da Nogueiraren ustez, eraso horiei aurre egiteko. “Latinoamerika da eredu horretan. Antzeko klausula abusiboei aurre egiteko euren herrien burujabetzan sakondu dute demokrazia sakonduz.”

Herriok gizateriaren garapenari ekarpena egin behar diogu

Rieraren ustez krisi global garaiak dira gaurkoak eta gehiagora joango da gainera. Krisi horiek herriek bereziki sufritzen dituzte. Beraz, “aldaketaren protagonistak dira herriak eskala globalean zein lokalean.”

“Herrien eta oligarkiaren, herrien eta zapaltzaileen arteko dialektika izaera dramatikoa eta agresiboa hartzen ari da” Rieraren ustez. Munduari begiratua emanez, “gatazken munduko mapan alde guztietan eskubide kolektibo zapalduak ikusten ditugu. Estatu zapaltzaile batek herrien subiranotasuna zapaltzen du.”

Gatazka hauek “eskubideen aitorpen demokratikoa onartuko duen konponbideak, munduan bakearen inguruan eratutako kultura berri bat eratuko luke. Demokraziaren, politikaren eta eskubideen sakontzea ekarriko luke.”

Herrien zeregina da beraz, Rieraren ustez, kalitate politikoa eta demokratikoaren hobetzea. “Lehen lerroko protagonistak gara zentzu horretan. Interes lokalaz gain, globala du. Hori da gizateriari egin diezaiokegun ekarpena.”

Nogueirak bezala, Latinoamerikako adibidea jarri zuen kataluniarrak. “Bolibiak esaterako Estatuaren birsortzean ekarpen handia egin du. Demokrazia eredu berria asmatu dute euren tradizio eta sustraitetaik berrikuntza ekarriz.” Kurdistanen ekarpena ere aipatu zuen Rierak bai lurraldetasuna lantzeko ereduan, nazioaren kontzeptua lantzeko ereduan eta gizarte antolaketan. “Kobaneko iraultza erreferentzia izango da berrikuntzaren ikuspegitik.”

Gizateriaren garapenean paper handia dute beraz herriek. Alta, hainbat krisi sakonetan murgilduta gaudela gogorarazi zuen. Demokraziaren krisia (atzeraka doa oligarkiaren mesedetan), kapitalismoaren krisia (eliteak aberasten ari dira herri sektoreak kaltetuz), garapen eredu (errekurtsoak desegiten ari dena eta sozialistok ere zuzenean interpelatzen gaituena)eta estatu-nazio ereduaren krisia egitura politiko gisa. Entzule baten ekarpenaren bidetik, patriarkatuaren krisia ere azpimarratu zuen, aldaketa feminista izango dela edo ez dela izango gogoraraziz.

Krisi horiek demokrazia berrasmatzera bultzatzen gaituzte Rieraren ustez. Espainian krisi horiek izaera partikularra hartzen dutela azaldu zuen Rierak Barakaldon egindako gisan. Zentzu horretan herriok gure Estatuak eraikitzetik egin behar diegu aurre krisi horiei Rieraren ustez. Estatu berri bat eraikitzeak suposatzen duen orri zuria baino aukera hoberik ez delako demokrazia, nazioa eta eredu sozioekonomikoa berrasmatzeko. “Hori da gure ekarpen solidarioa munduarentzat, berrikuntzak ekarriz.”

Alta, ez da hurrengo egunaren zain egon behar. Ekarpen hori borroka prozesuan bertan egiten dela adierazi zuen. “Herrien garaia beharrezkoa da guretzat eta munduarentzat eta hau ez da soilik Espainiatik deskonektatuta lortuko. Hori da lehen urratsa baina ondoren etorri beharko dira EB, NATO, TTIP eta antzeko erakunde zein araudietatik deskonekxioa.”

Lehen haustura behar da

Sabino Cuadrak ohikoa duen hitz jarioaz eta tonu tarteka satirikoaz heldu zion gaiari. Cuadraren ustez, egoeraren ezaugarri nagusia ezegonkortasuna eta etengabeko aldakuntza da. “Testuinguru honetan ideiak birkokatu behar ditugu.”

Nafarraren ustez, “herrien subiranotasuna txikitu nahi dute tratatuen bidez. EB botere finantzarioentzat makina bilakatzen ari da.” Aspaldi galdu ziren Europa sozialaren promesak Cuadraren ustez.

Horren aurrean ate batzuk ireki eta beste batzuk itxi behar direla esan zuen. “Ateak ireki askatasunei, independentziari. Ateak itxi neoliberalismoari, inposaketei. Al veneno y al puñal.” Zentzu horretan matizazioa egin nahi izan zuen. “Ez da soilik herrien ordua. Baita herritarrena ere.”

Egoera iraultzeko hiru ardatz planteatu zituen Cuadrak: demokraziaren erradikalizazioa, askapen prozesua eta prozesu soziala lotzea eta munduko herriekin elkartasuna.

Lehenengoari helduz, Cuadraren ustez “Estatu eredu berria eraiki behar dugu. Herritarrongandik urrun dagoen Estatua eraikita gaizki goaz. Estatu munizipalista eraiki behar dugu. Oinarri gehiago eta altura gutxiago.” Finean, herritarren parte hartzea sustatu eta kontrol mekanismoak jarriko dituena.

Bestetik, aspektu kultural eta identitarioen defentsaz gain, bizitza onean oinarrituko den jendarte eredua nahi dugu nafarraren ustez. “Ez lehian oinarritua, baizik kooperazioan. Ez diruzalea, baizik solidarioa.” Norabide horretan burujabetzan oinarritutako eredu ekonomikoa bultzatu behar da.

Hirugarren elementuari helduz, zuhaitzarekin konparatu zuen Euskal Herria. “Sustrai sendoekin eta adarrak mundura.”

Espainiako Estatua estatu krisi sakonean dagoela eta hori ez dela “zerutik erori” gogorarazi zuen. “Gure borrokekin eragin dugu krisiaren sakontzea. Greba orokorrak, M15, mareak eta azkenik prozesu katalana torpedo galanta izan da.” Egungo egoera duela lau urte imaginatu ezina zela esan zuen Cuadrak eta egun tertulia guztietan hitz egiten dela erreformaren beharraz. “Arazoa kastatik harago, erregimenean baitago: PP eta PSOE, sindikatu estatalak, polizia, ejertzitoa, oligarkia eta komunikabideak.”

Beraz, “bigarren trantsizioa ez, lehenengo haustura da behar duguna. Prozesu eratzaileez pluralean hitz egin behar da. Eta erabakitze eskubidea ez da norbaitek ematen duen kontzesio politiko bat. Praktikan gauzatzen den kontua baizik.”

Izan ere, Espainiako ezkerrean ateratzen ari diren jarrera berrien aurrean “Espainia plurinazionalaz hitz egiten duten horiek”, aurrerapausoa da baina sakoneko arazoa ezkutatzen dute. Herrien erabakitzeko eskubidea. Hori onartu gabe ez dago hausturarik Cuadraren ustez.

Euskal Bidea da beraz jorratu beharrekoa haustura hori gauzatzeko. Alta, “ereduen atzetik ibili ordez gurea egin behar dugu. Guretzat eredu direnek ere, euren tradizio eta testuinguruan oinarritutako berrikuntzekin egin bait zuten euren bidea.” Laburbilduz, “kopiatu ez, ikasi bai.”

Amaitzeko, gazteria eta herri sektoreak independentismora erakartzearen garrantzia gogorarazi zuen. “Independentzian etorkizun hobea proiektatu behar da.”

Gehiago...

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.