Emir Sader soziologo eta intelektual brasildarra Neguko Unibertsitatean

Ez da aurreikusita genuen saioa, baina datorren astean Herrialde Katalanetan izango dela aprobetxatuta, Emir Sader soziologo eta intelektual brasildarra Neguko Unibertsitatean izango da datorren asteazkenean, hilak 18. Sader, bere azken liburuaren aurkezpen lanetan ari da, Lula y Dilma. Diez años de gobiernos posneoliberales en Brasil
izenekoa. Prozesu eraldatzaile latinoamerikarreran aditua, "Lucha política y movimientos sociales: balance desde América Latina" saioa eskainiko du otsailaren 18an 19:00etan Katakrak liburu dendan. Barruan duzue irakurgai bere curriculuma.

emir sader tv

1943an São Paulon jaioa, bertako unibertsitatean filosofia ikasi zuen. Egun Filosofia, Letrak eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea da. Horrez gain, kazetaria eta soziologoa da, Gizarte Zientzien Kontseilu Latinoamerikarreko (CLACSO) idazkari nagusia da eta Uerj-eko Politika Publikoen Laborategiko koordinatzailea da. Boitempo argitaletxean Paulicéia kolekzioa zuzentzen du. Liburu hauek argitaratu ditu besteak beste: Posneoliberalismo en América Latina (2008), Perspectivas (2005), A vingança da historia(2003), Cuba: um socialismo em construção (2001), Mercosur em debate (2001), O poder, cadê o poder? Ensayos para uma nova esquerda (2001), Capitalismo e luta política no Brasil na virada do milênio (2001), A última trincheira (2001), Contraversões. Civilização ou barbarie na virada do século (2000), Século XX, uma biografia não-autorizada. O século do imperialismo (2000). Lula y Dilma. Diez años de gobiernos posneoliberales en Brasil liburua aurkezten ari da egun.

EmirSaderiruñea

Gehiago...

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.