Euskal Herria munduko eraldaketa prozesuen ildoan
Iratzar Fundazioak arrakastatsutzat jo du lehenengo Neguko Unibertsitatea. 12 hitzalditan, 1.145 lagunek parte hartu dute eta hizlariek hausnarketa interesgarriak utzi dituzte.
Munduan ematen ari diren eraldaketen aurrean, Euskal Herria ongi posizionatuta dagoela ondorioztatu dute, burujabetzaren auzia lehen lerrora itzuli baita krisi neoliberalaren ondorioz.
Hilabeteko epean hiru astetan zehar 12 mahai inguru burutu ditu Iratzar Fundazioak bere lehen Neguko Unibertsitatean. Espainiar Estatuaren krisiaz, munduko ezkerraren joerez eta Euskal Bideaz jardun dute gonbidatutako hizlariek.
Hiru zikloak pasata, Euskal Herriaren askapen prozesua munduan ematen ari diren aldaketa prozesuen baitan ondo posizionatua ageri da. Horren arrazoi nagusia da, neoliberalismoaren erasoaldiaren aurrean, burujabetzaren edo subiranotasunaren auziak indar handia hartzen duela. Politika neoliberalen erasoaldiak herriei egiten dien kalteari aurre egiteko Estatuaren beharra eta gobernua eskuratzeko beharra nabarmendu dira.
Kataluniako prozesuan argi ikusten denez eta Grezian ikusten ari denez, subiranotasuna berreskuratzea funtsezkoa da neoliberalismoari aurre egin ahal izateko eta herri sektoreen aldeko politika ekonomiko eta sozialak garatzeko. Latinoamerikako https://canadian-pharm365.com/buy-xanax ere argi erakutsi dute politika neoliberalei aurre egiteko gakoa gobernuak eskuratu eta pausoka subiranotasuna berreskuratzea izan dela.
Subiranotasuna berreskuratzeko funtsezko elementua izan dira prozesu eratzaileak, eta mahai inguruetan argi azaldu denez, Euskal Herrian eta Europan ere beharrezkoak dira prozesu eratzaileak demokrazia parte hartzailean sakondu eta herri subiranotasuna berreskuratzeko. Zentzu horretan, EH Bilduk Euskal Bidearen proposamenean egin duen prozesu eratzailearen aldeko apustua norabide egokian egindakoa da. Prozesuaren arrakastarako gako garrantzitsua izango da, esperientzia praktikoek erakusten dutenez, subjektu berriak artikulatzea hegemonia berriak eraikitzeko. Era berean, herri mugimendu indartsu eta autonomoak funtsezkoak dira prozesu hori bultzatu eta une oro aurrea hartzeko.