Arabako Foru Aldundiak Iratzar Fundazioaren mahai-inguruan zentsuratu du

Datorren astelehenean Iratzar Fundazioak aurreikusita zuen mahai ingurua zentsuratu du Arabako Foru Aldundiak. Ignacio Aldekoa Kultur Etxeak hartu behar zuen “Cuando la brújula mira al sur, experiencias de emancipación en America Latina” izenburuko mahai ingurua. Ponenteak Raul Zelik, Alemaniako irakaslea eta analista; Yolanda Rojas, Venezuelako Kontsula Bilbon, eta Luis Mi Uharte, EHU-ko irakaslea eta analista ziren.
Baina gaur bertan, bertan behera gelditzen zela iragarriz Iratzar Fundazioak dei bat jaso du. Areto erabiltzeko baldintza guztiak bete ditu Iratzar Fundazioak. Eskaera bi mahai inguruak egiteko, iazko azaroaren 25ean egin zen, ordurako behin behineko programa eta hizlarien izenekin.
Iratzar Fundazioak lehenengo momentuk bere izenean kudeatu du dena, Sorturen Fundazioa dela azalduz. Handik eta egun gutxietara, abenduaren 11an hain zuzen, erreserbaren baimena jaso zen. Neguko Unibertsitatea iragartzeko euskarri guztietan Diputazioaren logoa agertu da, laguntzaile gisa, horrela zehaztuta dagoelako. Urtarrilaren 23an behin betiko programa bidaliz gero, aretoa erabiltzeko baieztapena jaso zuen Fundazioak eta Aretoaren agendan sartuko zutela esan zuten Ignacio Aldecoa Kultur Etxetik.
Atzo Fundazioak beste dei bat jaso zuen mahai inguruaren kartela eskatuz eta gaur berriro telefonoz berriz baloratu dutela eta erreserba bertan behera geratzen zela esan dute. Iratzar Fundazioaren ustez polemika faltsu baten ostean, erabaki politiko hutsa baino ez da, Alderdi Popularrak hartutakoa.
Gauzak horrela, Arabako Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi du eta bide batez, adierazpen eta iritzi askatasuna aldarrikatu ditu. Hau ikusita, Iratzar Fundazioaren iritziz, gero eta beharrezkoagoa da mahai inguruarekin aurrea egitea. Horregatik beste areto bat hartu du.
Artiumek hartuko du datorren astelehenean Neguko Unibertsitatean aurreikusita zegoen mahai inguru hau. Arratsaldeko 7ean izango da eta bertan Yolanda Rojas, Raúl Zelik eta Luis Mi Uharte egongo dira.