Espainiar Estatuko herrietako hainbat fundazio eta antzeko eragileok -Iratzar Fundazioak barne- agiri bat adostu dugu 78ko erregimenak 40 urte beterik, bestelako norabidea hartzeko beharra azpimarratzeko. Elkarlanaren aldeko deialdia ere bada gurea, herri bakoitzak bere bidea egin behar badu ere, beharrezkoa baita elkarrekin egin dezakegun lan aukerak aztertu eta baliatzea, espainiar estatua eta mundua oro har eskuinera eta autoritarismora mugitzen ari den une honetan. 

 

Egiturazko arazoak ditu Espainiako Erresumak, diktadura batetik legetik legera egin zelarik 78ko erregimena eta nabarmena da herrion erabakitzeko eskubidea derrigorrezkoa dela edozein benetako demokratizaziorako. Estrategia ezberdinak ditugu sinatzaileok, estatu independenteen sorrerarako haututik espainiar estatuaren beste artikulazioen defentsara, baina bat gatoz burujabetzaren defentsan horixe baita herrien ezinbesteko hautua beren buruaren jabe izateko. 

 

Gehiago irakurri: Apurtu giltzarrapoak: 1978ko erregimenaren garaipen demokratikoaren alde

“Creo que mi obstinado intento de revitalizar la tradición marxista y hacerla más relevante para la justicia social y la transformación social actual se basa en una comprensión científicamente válida de cómo funciona realmente el mundo. Pero sin estar incrustado en un medio social donde esas ideas fueron debatidas y vinculadas de manera sensata y errónea a los movimientos sociales, nunca hubiera podido perseguir este conjunto particular de ideas.”

 

Erik Olin Wright, Wisconsin-Madison Unibertsitateko soziologoa eta American Sociological Association-eko presidente ohia, urtarrilaren 23an hil zen, 72 urterekin. Wrightek utzi digun lana erraldoia da. 1973an Ameriketako Estatu Batuetako kartzelen ikerketa bati ekin zionetik, klaseari eta kapitalismoari buruzko dozenaka liburu idatzi eta editatu ditu. Marxez geroztik, klaseari eta kapitalismoari buruzko idatzi esanguratsuenetako batzuk utzi dizkigu Wrightek. 

Gehiago irakurri: Erik Olin Wright

Txikia zuen guda izena. Hitz hauekin hasten da Telesforo Montzonek Eustakio Mendizabali, hau da, Txikiari egindako kantua. Duela 45 urte hil zuten Txikia Algortan ETAko kidea zelarik. Kantua, Txikiaren hainbat borroka kideen grabazio klandestino baten bidez hasi zen zabaltzen, baina Pantxoa eta Peioren bertsioa da ezagunena, zalantzarik gabe.

Duela aste batzuk hasi nintzen gogoeta hau idazten aipatu kantuaz nahiz gatazka armatuaz hitz egiteko asmoz. Helburu hori baztertu gabe, ikuspegia fintzea erabaki dut, gertatzen ari denak eragiten dizkidan emozioei erreparatuz egin nahi baitut ene ekarpena. Agian makur nabil, baina uste dut ez naizela hau guzia intentsitate emozional handiaz bizitzen ari den bakarra. Gauzak honela eta kontrakoa pentsatzen ohi badugu ere, uste dut gertuen dugunetik harago pentsatzeko parada ematen ahal digula hainbat emozio aintzat hartzeak. Bestela esanik, iruditzen zait sentitzen ari garenari begira jartzea baliagarria izan daitekeela ikuspegi estrategikoa garatzeko.

Gehiago irakurri: Hemen gaude, besteak beste, Txikia baitzuen izena

Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegiko basilikan Jorge Oteizak 14 apostoluen eskultura eraiki zuen. Eskulturaren gainean figura bat topa daiteke, Piedad izenaz ezaguna, amaren oinetan hilik dagoen semearen figura: Txabi Etxebarrietaren omenaldi bat da funtsean. Horrela utzi zuen Oteizak idatzia: “7 de Junio, sacrificado en Benta-Aundi, el primero de nuestra Resistencia última, cuando subo el 1 de noviembre ya he decidido que ponden lo alto del Muro. El Hijo muerto, a los pies de la madre, que estará mirando, clamando al cielo, hablando, no sé...» (Xamardo, San Pedro, 2008)

50ko hamarkadan fenomeno garrantzitsuak gertatuko dira mundu mailan. Lehenik, Vietnameko gerra, ondoren, 1954tik 1962ra Alger-eko independentzia gerra emango da, kolonizazio frantsesaren kontra. Ondoren, Afrikako independentziak, Congo belgiarra, Magrebeko altxamendua. Hegoamerikan eta Kuban hamarkada gerrileroa deitu dena ere...

Eta Euskal Herrian zer?

Gehiago irakurri: Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna

Finantzatsunami batek mundu osoko burtsetan lurrikara eragin zuela esan ziguten duela hamar urte jada. Lehman Brothers finantza erraldoia jauzi eta kapitalismoaren oinarrian dagoen merkatu librea agerian gelditu zen. Hamar urteko krisi luzeari hasiera eman zitzaion

 

Karl Marxek maisuki azaldu zuen, aspaldi, kapitalismoak ziklikoki krisiak eragiten zituela eta horiek ere sistemaren garapenaren parte zirela. Nola da posible krisiak iraunkorki sortzen dituen sistemari buruz funtzionatzen duen bakarra dela esatea? 

 

Ez dago erantzun bakarra, jakina, baina garrantzi erabakigarria du ekonomian ematen diren gertakariak naturaltzat jotzeak eta, ondorioz, ekidin edo molda ezinak izango balira bezala aritzea. Lehenago aipatutako metaforak horren adibide garbiak dira. Krisiaren harira,tsunamiazlurrikaraz edo finantza turbulentziez mintzatu zaizkigu aditu ekonomikoak, naturaren fenomeno fisikoak bailiran eta horien atzean ardura pertsonalik ez balego bezala. 

 

Gehiago irakurri: ­200 urte geroago, Marxek balio du?

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.