Tailer honetan herrigintzatik ziklo politiko honi egin beharreko ekarpenaz jardungo gara. Praktika lokal eredugarriak aztertuko ditugu, Raul Zeliken laguntzarekin herrigintza aro berri baten norabideaz egingo dugu gogoeta, eta azkenik, aro berrirako lanabes batzuk proposatuko ditugu.

Programa:

1.Zatia [10:00-13:00]

Workshop formatoan

#Zer eta nola egin gure herri eta auzoetan? Ezagutu egun martxan dauden proiektu eredugarri batzuk. Egun Euskal Herrian barrena garatzen ari diren tokiko hainbat proiektu inspiratzaile aurkeztuko dira workshop formatoan.

2. Zatia [13:00-16:00]

# Herrigintza aro berri baterako begiradak mahai ingurua Raul Zelikekin (Alemaniako, Die Linkeko exekutibako kide)  La izquierda abertzale acertó liburuaren egilearekin batera gako batzuk jarriko dira mahai gainean eztabaidarako.

Elkar ikusiko dugulakoan! Eman izena! partehartu.eus atarian

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.