[ESKOLA POLITIKOA] Nafarroako aldaketa politikoaz UEUrekin lankidetzan

Udako Euskal Unibertsitateak urtero bezala udarako ikastaroak antolatu ditu. Iratzar Fundazioak UEUrekin batera Nafarroako aldaketa instituzionalaz ikastaroa antolatu du.
2015eko maiatzeko hauteskundeek aldaketa nabaria ekarri zuten Nafarroako kartografia instituzionalean, Franco hil ondotik nagusitutako bi indar nagusiak insituzio mailako boteretik ia kanpo gelditu zirelarik.
Zaila zirudien arren ibilbide, estrategia eta kultura ezberdinetako indar eta pertsonek bat egin zuten aldaketa gauzatzeko. Bat egite hori, berriz, ez da tentsio eta erronkarik gabeko hautua. Aldaketaren etorkizuna irekirik dago eta oztopoak nahiz zailtasunak agerian gelditzen ari direlarik. Parada ederra izan daiteke Udako Euskal Unibertsitatea aldaketaren zergatiak, tentsioak, erronkak eta etorkizunerako aukerak aztertzeko, azken hauen artean, euskararen gaiak presentzia nabaria izango du.
Ikastaroa doakoa izango da eta Iruñeako Kondestable aretoan egingo da ekainaren 29an. Matrikulazio epea irekita dago ekainaren 19ra arte UEUren webgunean.
Gehiago irakurri: [ESKOLA POLITIKOA] Nafarroako aldaketa politikoaz UEUrekin lankidetzan