Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna

Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegiko basilikan Jorge Oteizak 14 apostoluen eskultura eraiki zuen. Eskulturaren gainean figura bat topa daiteke, Piedad izenaz ezaguna, amaren oinetan hilik dagoen semearen figura: Txabi Etxebarrietaren omenaldi bat da funtsean. Horrela utzi zuen Oteizak idatzia: “7 de Junio, sacrificado en Benta-Aundi, el primero de nuestra Resistencia última, cuando subo el 1 de noviembre ya he decidido que ponden lo alto del Muro. El Hijo muerto, a los pies de la madre, que estará mirando, clamando al cielo, hablando, no sé...» (Xamardo, San Pedro, 2008)

50ko hamarkadan fenomeno garrantzitsuak gertatuko dira mundu mailan. Lehenik, Vietnameko gerra, ondoren, 1954tik 1962ra Alger-eko independentzia gerra emango da, kolonizazio frantsesaren kontra. Ondoren, Afrikako independentziak, Congo belgiarra, Magrebeko altxamendua. Hegoamerikan eta Kuban hamarkada gerrileroa deitu dena ere...

Eta Euskal Herrian zer?

60ko hamarkadan hasiko da, batez ere, pizkunde kultural - politikoa. Hirugarren munduko liberazio mugimendu antikolonialen influentzia handia izango da Euskal Herrian, Tunez, Argel eta Kubarena, batez ere; eta Txileko kordoi industrialak, influentzia marxistakoak, Salvador Allenderen gobernupean daudenak ere.

Azken finean, ezker berri bat sortzen ari da Euskal Herrian garaian, eta Benito del Valle, Txillardegi, Krutwig, Madariaga, Jose Antonio Etxebarrieta (Txabiren anaia), eta Txabi bera, besteak beste, Euskal Herriko errealitaterako modelo baten bila dabiltza. Batetik, sobietar batasunak utzitako literatura guztia (Lenin, Stalin…) eta errealitatea dago, iraultza txinatarra (Mao), Argeleko FLNren borroka anti-koloniala (Fanon), Ho Chi Minh vietnamdarra, Irlandan IRA, 1969an Italian Brigada Gorriak sortzen dira… Bestetik, 68ko Maiatza frantsesa eta Pragako udaberriak berebiziko garrantzia dute ere. Tartean, horiez gain, erreferentzia intelektual ugari: Andre Gorz, Camus, Sartre, Che… Katolizismo espainiarrak zipriztindutako herri batean, haize freskoa da guzti hau.

Txabi Etxebarrieta mundu horretan jaiotzen da: ilusio berri baten mundua da. Ilusio berri hori kontziente da, ordea, borroka luzea izango dela, berak azpimarratzen duen bezala.

Hain zuzen, Etxebarrietaren biografia aztertzeaz gain, bere garaiko belaunaldiko kolektibo eta pertsonen ekarpen intelektualak eta humanoak aztertzen dira koaderno honetan, Etxebarrietaren figura azpimarratuz, baina ahaztu gabe ekarpen kolektiboez ari garela koadernoan zehar. On egin!

Kaiera eskuragarri duzue webgune honetan bertan  formatu digitalean hemen, paperean nahi bazenu jarri gurekin kontaktuan

 

 

* Oharra: testuan bi akats daude. Bata Jokin Gorostidiren garaiko adinari dagokiona, Txabik bezala 22 urte zituelarik. Bestela Burgosko auziaren inguruko zigorrei dagokiona, seiri bederatzi heriotza zigor ezarri zizkieten, hots, hauetatik hiruk heriotz zigor bikoitza izan zuten.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.