[IKASTAROA] Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian

Udako Euskal Unibertsitateak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean, “Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian” ikastaroa antolatu dugu Uztailaren 5 eta 6an Baionan

Hizkuntza izango du ikastaro honek ardatz, eta frantses iraultzaren garaiko testuinguruan emandako eztabaidak izango dira abiapuntu. Eratzen ari zen nazio-estatu eraikuntza baten zerbitzura moldatutako errepublikaren balio aurrerakoiak definitu ziren eta hizkuntza izan zen eredu berri horren zimendu, Frantsesa askatasunaren hizkuntza izendatuz.

Honek, lekuan lekuko hizkuntza, baina baita, kultura, nortasuna eta instituzio propioen garapena iraganaren ondare bezala hautematea ekarri zuen, gainditu edo ezabatu beharreko errealitate bezala hautematea. Erabat baldintzatuz Ipar Euskal Herriaren bilakaera politiko, sozial eta instituzionala.

Gaur egun euskal nortasuna ukatzeko indarrean dauden jarrera eta diskurtso ideologikoen gibelean dauden mekanismoak argiratzen saiatuko gara beraz. Eta herrien arteko ahaidetasunaz eta hizkuntza ezberdinen elkarbizitzaz garai hartan ematen ziren eztabaidek bideratutako errepublikaren printzipioen bestelako irakurketa erakusgarri egitea izango dugu helburu.

Izena emateko UEUko web gunean (klikatu hemen) Ekainaren 19a baino lehen

 

Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian

Eguna: Uztailaren 5 eta 6 (Asteazkena-Osteguna)
Ordua: Asteazkenean 9:00-17:00 eta ostegunean 10:00-12:00
Lekua: Baiona - IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa- mapa
Irakasleak: Dabid Anaut Peña (Idazlea eta euskara teknikaria) Egoitz Urrutikoetxea (Historia Ikerlari eta Iratzar Fundazioko kidea), Eguzki Urteaga Olano (Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea), Eneko Bidegain Aire (Doktorea eta HUHEZIko irakaslea. UEUkidea), eta Eneritz Zabaleta Apaolaza (Zuzenbide irakaslea Le Mans-eko unibertsitatean).

 

Argazkia: Ipar Euskal Herriko Hitza

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.