Hemos presentado la Fundación Iratzar
El pasado 20 de febrero presentamos en un acto celebrado en el Euskalduna de Bilbo, la Fundación Iratzar. En el acto intervinieron Hasier Arraiz, coordinador general del Consejo NAcional de Sortu y Floren Aoiz, director de la Fundación Iratzarri. Éstas son sus intervenciones:
Hasier Arraiz:
Krisialdi sozial, ekonomiko eta politiko garaietan bizi gara. Besterik sinestarazi nahi badigute ere, nabarmena da arazo sakonen aurrean gaudela, eredu batek porrot egin duelako eta, beraz, eredu berriak behar direlako.
Testuinguru honetan, interes ekonomikoak, boterearen inguruko lehiak, egitasmo politikoen arteko talka eta ideologiaren protagonismoa ezkutatu nahi dituzte, dena kudeaketa hutsa izan balitz bezala.
Politika ukatu nahi digute, azokaren izenean, administrazio emankorraren izenean. Paradoxa bada ere, partitokraziaren urrezko garaian bizi garenean banketxeek eta enpresa handiek bahituta dauzkate alderdi politiko gehienak.
Halaber, etika eta morala aipatzen dira lehia politikoak ukatzeko, ideia politikoen esanahia ezkutatzeko, jokoan dagoena ikus ez dadin. Begi-bistan dago hauxe egiten ari direla batzuk Euskal Herrian, eztabaidak zikinduz, aro berrian gaudenik ukatu nahian, aro berririk nahi ez dutelako, itxikerian gotorturik askoz ere erosoago daudelako.
Guk, berriz, politikaren tenorea dela diogu. Hizki larriez idatzitako politikaren garaia. Azterketa politiko zorrotzak egiteko unea, ekonomiari, jendarteari, munduari, begirada politiko kritikoa eskaintzeko garaia eta proposamen ausartak eta ideia berriak mahai gainean jartzeko momentua, politika, finean, herritarrok gure bizitza kolektiboaren jabegoa izateko tresna baita.
Precisamente porque nos enfrentamos a problemas graves que demandan soluciones inmediatas, vivimos tiempos en los que es necesario mirar lejos. Los retos del día a día nos exijen respuestas, pero en este mundo de alta velocidad es preciso ir más allá. Difícilmente puede definir su camino quien queda atrapado en los desafíos más inmediatos. Y, sin embargo, no es posible tampoco construír una alternativa sin responder a esos retos cercanos. Evidentemente, en el equilibrio entre ambos desafíos está la clave.
Sortuk gaur egungo ereduen kudeaketatik harago doan egitasmo politikoa bultzatu nahi du, behin behineko eta hurbilenaren menpeko garai hauetan. Iraultza demokratikoa, euskal estatuaren eraikuntza, eraldaketa sozial sakona, euskal bidea, finean, geure XXI mendeko sozialismoa, eta horretara iristeko geure bidea. Finean, Euskal Herria independente, euskaldun, feminista eta sozialista lortu nahi dugu, herritarren erabaki eta urrats demokratikoen bidez.
Horretarako euskal egitasmo askatzailearen nagusitasun ideologikoa lortzea funtsezkoa da, bestela esanda: ideien lehian irabazi behar da. Hau ez da aski mundua aldatzeko izango, jakina, baina bai ezinbestekoa, ideien lehia irabazi gabe ez baitago aldaketa sakonik lortzeko aukerarik.
Mundua aldatzeko, geure mundu hurbila aldatzeko, ideologiak ideologia denik ukatzen duen une hauetan, emankorki egin behar zaio aurre ideien lehiari. Mezu, ideia eta komunikazioaren saturazioak ideien garrantzia mailakatzeko ahalmenik gabe utz gaitzake, tamalez. Berriak pilatzen dira komunikabideetan, baina eztabaida ez dago soilik gaur egun nagusitzen diren eredu politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen kudeaketan: eredu horiek ere kolokan daude eta jende askok ikasi du arazoak ez direla azalekoak, eta beraz, azalekoak ez diren konponbideak behar dituztela.
Hausnarketa hauek bultzaturik abiatu dugu Iratzar Fundazioa. Ideien lehian eragiteko beste tresna bat izateko, gure egitasmo estrategikoaren zerbitzura. Egunerokotasunetik harago begiratzeko.
Errealitateari begirada zorrotza emateko, hausnarketa sakon eta zabalak garatuz.
Nahasketa garai hauetan, geure iparrari begira jarri eta ibilbiderik egokiena bilatu behar dugu, beraz, euskal bidearen kartografia landuz. Eta horretarako, etengabean aldatzen ari den mundu honetan, funtsezkoa da orientazioa, bidean ez galtzeko, izugarriak baitira herritarrak desorientatzeko egiten diren ahaleginak, mundua aldatzeko bidea aurki ez dezagun.
Zaila da nora goazen jakitea nondik gatozen jakin gabe, baina ezker independentistak ederki daki nondik datorren, baita nora doan ere.
Urrun gelditzen dira ezker independentistaren lehen urratsak. Asko aldatu dira gauzak ordudanik. Asko aldatu da, halaber, ezker independentista bera. Baina nabarmena da ezker abertzalea herri honen ibilbidearen protagonista nagusietako bat izan dela. Izan ere, ezker independentistak parte hartu du herri honen apustu erraldoi guztietan, frankismoaren kontrako borrokan, herri gisako aitorpenaren aldeko borrokan, frankisten inpunitatearen kontrako lehian, langileen eskubideen aldeko borroketan, herri mugimenduetan, Ama Lurraren defentsan, ustelkeriaren kontra, borroka feministetan, intsumisioaren mugimenduan, zentral nuklearrik gabeko lurraldearen alde, nazioarteko elkartasunean...
Ezker independentista milaka eta milaka herritarrek osatutako mugimendu zabala da, urteetan zehar bere burua berritu duena. Zer garen, nortzuk garen ahaztu gabe, gure burua berritzen jarraitu nahi dugu. Gure ibilbidearen gakoa hainbat helburu politikoekiko konpromisoa izan da, eta helburu horiei heldu nahi diegu oraingoan ere, XXI. mendean.
La Fundación Iratzar es una iniciativa de Sortu, un instrumento que responde a los objetivos de Sortu, pero, desde esta primera presentación queremos destacar que Iratzar nace con la vocación de trabajar en común con nuestros aliados estratégicos y, en general, con todas aquellas personas y agentes independentistas, soberanistas, abertzales, euskaltzales, demócratas, progresistas y de izquierdas.
Jakin badakigu mahai gainean jarri ditugun kezka eta hausnarketa asko komunean ditugula euskal eragile askok, beste batzuetan ados ez bagaude ere. Hauxe da kontua, batzuekin batera aritzea eta besteekin lehiatzen jakitea. Eta honetan ere asmatu beharra dago, gehiengo eraginkorrak eraikitzeko.
Beste eragile batzuekin batera, oztopo guztien gainetik, aro berri baterako baldintzak sortu ditugu. Orain, urrats berriak eman beharko ditugu eta Iratzar Fundazioa euskal bideari bultzada emateko beste urrats bat da, euskal jendartearen eskuetan jartzen duguna.
Floren Aoiz: Iratzar Fundazioaren erronka nagusiak
Zenbatetan aditu edo irakurri dugu estatu berri bat egin nahi izatea erokeria handia zela? Edota euskara derrigorrez zegoela hiltzera kondenaturik? Gure herriaren partizioa behin betirako izango zela esan digute. Alperrikakoa zela kalera ateratzea, politika gaur egungo instituzioetan besterik ezin baitzen egin. Sozialismoa iraganeko ideia ergela besterik ez zela.. Hobe genuela ideia arraru horiek baztertzea. Europan ez zela estatu berrietarako lekurik egongo, estatuak desagertzen ari zirelako. Esaten ziguten, ez dezagun ahantz, kandelaz ariko ginela Lemoizko zentral nuklearra egin ezean...
Gaur egun ederki dakigu horiek ez zirela erokeriak. Erabat zentzuzkoa dela zentral nuklearrik nahi ez izatea, lurrarekiko errespetua eskatzea, zaborrak bereiztea, euskaraz bizi nahi izatea, frankismoaren krimenak salatzea, trantsizio deitu zuten iruzur hori agerian uztea, demokrazia sakon bat nahi izatea, jarduera politiko zintzoak exijitzea, osasungintza eta irakaskuntza publikoak babestea edota Eskoziak eta Catalunyak bezala, geure estatua eraiki nahi izatea.
Halaber, gaur egun badakigu sozialismoak baduela etorkizunik, bide eta eredu berriak bilatu dituztelako munduko herriek kapitalismoa eta inperialismoari aurre egiteko. Korapilatutako krisien leherketak erakutsi digu kapitalismoak, miloika eta miloika pertsona pobreziara, zapalkuntzara eta gosera kondenatzeaz gain planeta bera jarri duela arriskuan.
Gaur egun badakigu historia ez dela bukatu, diruaren nagusitasuna ez dela zerumuga bakarra. Independentzia eta bestelako jendartea eraikitzea ez direla amets hutsak, egitasmo bideragarri eta erabat komenigarriak baizik. Ezarritako mugen gainetik zerumugak daudela ikasi eta ikusi dugu, finean.
Eta zerumugak lantzeko abiatzen dugu Iratzar Fundazioa. Eskenatoki sozial eta politiko berriak gauzatu ahal izateko, irudikatu, pentsatu, asmatu eta landu behar direlako.
Hemos elegido una brújula como símbolo de la Fundación Iratzar. La brújula, para recordar de dónde venimos, para aclarar dónde estamos y elegir correctamente el camino. Y es que contribuir a la orientación colectiva será una de las tareas de Iratzar.
Para avanzar, es preciso una perspectiva estratégica, que tenga en cuenta el pasado, el presente y el futuro, que apunte al largo plazo lanzando miradas más allá de los problemas y los debates más inmediatos. Capaz de imaginar nuevos escenarios y proponer nuevos caminos y nuevas ideas. Teniendo en cuenta el escenario internacional y las nuevas ideas y vías a la libertad y el cambio social, porque si bien en euskara decimos ipar-orratza, ahora mismo la brújula de la emancipación invita más bien a mirar a las experiencias del sur.
Abiapuntuari nahiz ibilbideari, hau da, iraganari, begirada zorrotz eta ausarta eskaini behar zaio, Hasierrek aipatu bezala, orientazioa bermatzeko. Eta horregatik iraganean bildutako ondare erraldoiaren kudeaketa izanen da Iratzar Fundazioaren lan esparru bat. Dokumentuak, bestelako materialak, bideoak, argazkiak, kantuak, ideiak, proposamenak, planak, baina, batez ere, lagun askoren borroka testigantza, experientzia erraldoiaren altxorra, urrats berriak eman ahal izateko oinarria dena.
Beste bat diagnostiko zorrotzak egitea izanen da. Nekez aldatuko du mundua sakonki ezagutzen ez duenak. Aldaketak ugaltzen dira gure herrian, baita gure inguruko herrialdeetan ere, eta behar bezala aztertu behar ditugu, sakoneko joerak aintzat hartu ahal izateko, irakurketa orokorrak egiteko, kritika eraikitzailea egin eta alternatibak eraiki ahal izateko.
Eta diagnostiko honetan, gureaz gain, beste lekuetan pentsatzen eta egiten dena aintzat hartu beharra dago, era berean Euskal Herria munduko prozesu askatzaileen kartan kokatuz. Iratzar Fundazioak arretaz jarraituko ditu munduan egiten diren ekarpen teoriko-praktikoak, ahal den edota komeni den heinean gurera ekarriz. Halaber, geureak lau haizetara zabaltzen saiatuko gara.
Eta,batez ere, etorkizunaz aritzeko asmoz sortu du Sortuk Iratzar Fundazioa.
Euskal Herriak behar dituen agertoki berriak irudikatu, landu eta proposatzeko ahalegin kolektiboan parte hartzeko bokazioa du Iratzar Fundazioak. Gure jendarteari zerumuga bideragarri, eraldatzaile eta ilusionagarriak eskaintzen laguntzeko.
Ezker independentistaren egitasmo politikoaren garapena, euskal bidearen inguruko hausnarketa estrategikoa, nahi dugun sozialismoaren formulazioa, independentziaren nondik norakoen aurrerapena, eredu sozio-ekonomiko, politiko eta ideologiko-kultural berriak, bestelako Europarako alternatibak, trebakuntza politikoa, aro berrietarako ideia eta errelatoak, indar askatzaileak iratzartzeko euskarri, era eta formulak... Badugu lana, eta erronka honetan gurekin batera jardun nahi duten/duzuen guziekin batera ariko gara, elkarlanean lan egiteko aukerak baliatzeko asmoa baitu Iratzar Fundazioak.
Sortu no es un partido convencional y por las mismas razones Iratzar no va a ser una fundación convencional. En estos tiempos de recortes y privatizaciones queremos socializar e impulsar el pensamiento crítico y las reflexiones emancipadoras. Hay quien quiere que la política esté en manos de unos pocos, hay quien pretende que el pensamiento sea controlado por élites y teledirigido de acuerdo con intereses ajenos a los de las mayorías sociales.
En la Fundación Iratzar vamos a trabajar para contribuir a que la reflexión, el análisis, la opinión y la toma de decisiones estén en manos de la sociedad.
Jakintza kolektiboa biderkatuz, herri indartsuagoa izanen gara. Ezagutza, ahalmen kritikoa eta bide nahiz proposamen berriak formulatzeko gaitasuna indartuz, subjetibitate propioa garatuz, finean, urratsak emanen ditugu euskal herritarrok sukjektu politiko erabakiorra bilakatzeko bidean. Hau dela eta, ekarpen teoriko-ideologikoaren sendotasuna eta parte hartze zabala uztartuko ditugu.
Ideien lehiean ariko den tresna berri bat, ikuspegi estrategikoa lehenetsiko duena; honela laburtzen ahal dugu Sortuk abiatutako Iratzar Fundazioaren gakoa.
Gaur hemen, zuen aurrean, lehen urratsa eman dugu. Beste batzuk etorriko dira, poliki poliki, egunorokotasunaren menpekotasunetik ihes egiten baina gelditu gabe ariko garelako oraindik aurrera, Fundazioa osatu eta eraikitzeko.
Ideiak, azterketak, hausnarketak, informeak, hitzaldiak, jardunaldiak, mahai inguruak, argitalpenak, proposamenak, ikerketak, eztabaidak, ikastaroak, ideien elkartruketak, artxibategia, experientzien sistematizazioa , trasmisioa... hauek izanen dira Iratzarren eginbeharrak etorkizunean.
Abiatu gara eta lan erraldoi honetan topo eginen dugulakoan, berriz ere, etorri izana eskertu eta elkarlanean aritzeko deialdia luzatzen dizuegu. Milesker eta ongi izan!